Hitzen balioa

Hitzen balioa

Hitzen balioa

Orain arte, euskaldunok ginen “separatistak”. 2016an, berriz, Nafarroaren batasun beharra inoiz baino gehiago agerian jartzen ari denean, Nafarroaren Eguneko deiak “separatismorik ez” aldarrikatzen du. Bistan da mezu berak bi hartzaile ezberdin dituela. Nor da hemen bereizlea?

Nafarroa bat izan zen, oraingo Euskal Herria bere baitan osorik hartu zuena, eta bitan, hirutan edota zazpi eta gehiagotan bereizi gintuzten. Nortzuk? Frantsesei eta gaztelarrei galdetu behar indarrez konkistatu, inbaditu, erakundeak eta gazteluak suntsitu eta hizkuntza ordezkatzearekin nahiko ez, eta zertarako zatitu gintuzten?

Inoiz baino gehiago behar dugu batasuna gaur egun. Europa eta munduaren aurrean estatu baten babesean batera agertu behar dugulako: Separatismorik ez.

Hitzen balioa

Euskara irakaslea

2 pentsamendu “Hitzen balioa”-ri buruz

  • Unionistak, konstituzionalistak, estatalistak, abertzaleak, nazionalistak, eskubideak, erreferendumak, demokratizazioa, bakea… guk baino hobeto zaintzen dute boteretsuek semantika. Horregatik dira boteretsuak.

  • Erreinua izan aurretik, Baskoniako Dukerria ginela edo ingurumari hartan (buruz ari naiz), asturiar-leondarrek, godoek, frankoek eta Kordobako Kalifaren tropa musulmanek erasoa jo eta hainbat lurralde okupatu zizkiguten. Eta erreinua ginenez geroztik, gaztelarrek eta frantsesek ez ezik, aragoiarrek ere jo zuten gure kontra, azken hauek gaztelarrekin esku hartuta. Eta ezin ahaztu eraso, inbasio, okupazio eta kolonizazio politiko, militar eta erlijiosoan Vatikanoak jokatu zuen rol garrantzitsua, gure kontra beti ere.