Hiru poema hausnarketarako

Aldaketa garaia

Alda dezagun botila puskatua

lore sortagatik.

Alda dezagun samina

irrifarrengatik.

Esaldi antzuak, inora ez garamatzaten

ideiak.

Antena3eko jabeak puzten dituzten

berriak.

Gure herriari eta herritarroi kalte

egiten diguten ekintzak.

Taberna honi ixteko garaia

iritsi zaio. Ahaztu gabe.

Jo ta ke bakea lortu

arte.

Aurrera

Muturra,

ezkertiarra zein eskuinekoa

kaltegarria omen da.

Erdialdea,

muturren konplizea.

Orientazio txarrekoa naiz,

baina

ez litzateke ideia ona izango

aurrera begiratzea?

Ezjakinean..

Geroz eta zailagoa

zuria ala beltza bereiztea.

Ideiak, alderdia erabaki gabeko

soldaduen antzera.

Pausoak, zehaztu gabeko zalantza

amaigabeak.

Ekintzak, helburu zehatzik gabeko

saiakerak.

Nork daki zein den egia osoa,

bilatu beharko dut galderaren erroa.

Itzaletan gelditzea nahiago ote,

ixiltasuna askotan ezjakintasunaren konplize…

Gazteria lokartua ala

ni neu ote nahaste-borraste honen sortzaile.

Azken finean inork ez daki

zer dagoen ondo ala gaizki.

Azken finean, zalantzak nagusi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude