Herri zaintzaileak zer diren definitzeko eta udal mailako esku-hartzeari begirako proposamena garatzeko hausnarketa

Herri zaintzaileak zer –

Herri zaintzaileak zer diren definitzeko eta udal mailako esku-hartzeari begirako proposamena garatzeko hausnarketa abiatu du Udalbiltzak

Herri zaintzaileak zer diren definitzeko eta udal mailako esku-hartzeari begirako proposamena garatzeko hausnarketaPasa den ostegunean, hilak 19, egin zuen Udalbiltzak zaintza lan-mahaiaren lehen saioa Andoainen, hainbat hautetsi, teknikari eta aditurekin batera.

2024ko norabide berria aintzat hartuta, hainbat norabidetan ari da lanean Udalbiltza: herri jasangarria, herri zaintzailea eta hezitzailea eta memoria duen herri euskaldun eta askotarikoaren norabidean, hain zuzen ere. Hau guztia udal antolamendu-gobernantza parte hartzailea edo publiko-komunitarioa sustatuz eta Euskal Herri osoa kontuan hartuz egin nahi du, esperientziak partekatuz eta aholkularitza eskainiz.

Zer da, baina, herri zaintzailea?

Galdera horri erantzuteko asmoz, herri zaintzailea definitu edo zertzelada batzuk marrazteko helburuz hausnarketa prozesua jarri du abian Udalbiltzak. Bide horretan, formazioa eta ikerketa feminista lantzen dituen Emagin elkartea kontratatu du, hausnarketa prozesu hori nolakoa izango den pentsatu, prozesua dinamizatu, eta ateratzen diren ondorioen sistematizazioa egiteko. Zeregin horretarako, beharrezkotzat hartu zen lan-mahai bat eratzea, arlo horretan adituak diren pertsonez osatua.

Saioen helburuak

Bi dira saio horien helburuak: alde batetik, herri zaintzailea zer den eta zein ikuspegitatik eraiki behar den definitzea, eta bestetik, udal mailako esku-hartzeari begirako proposamena garatzea.

8 lansaio aurreikusi dira, hilean bat; lehena, aurkezpenerako, eta azkena, ondorioak lantzeko. Tartean izango dira pertsonen zaintzaz hitz egiteko bi saio, lurraldearen zaintzaz aritzeko beste bi eta zaintza gobernantzatik lantzeko beste bi. Hiru eremuak elkarlotuta daudenez erabat, lan-mahaia iraunkorra izango da. Zenbait modulutan adituak eta arituak diren udaletako zinegotzi eta langileekin eta zaintzaren inguruan lanean diharduten enpresa eta elkarteekin osatu da mahaia; guztira, 18 pertsonako lantaldea.

Herri zaintzaileak zer diren definitzeko eta udal mailako esku-hartzeari begirako proposamena garatzeko hausnarketa

Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude