Herralderen azkena (Por orden alfabético)

por-orden-alfabetico.jpg

Por orden alfabético. Jorge Herralde. Anagrama.

 

Jorge Herralde editore handia da zinez, ez dago dudarik. Multinazional handi eta marrazoen garaian ANAGRAMA editorial oso pertsonala mantentzen jakin duena. Eta ez mantentzen bakarrik, aberastu ere egin dela esango nuke, Espainiako edizio munduan pope handienetakoa bilakatu ere bai, eta gaur da eguna haren etxean nahi dutela euren liburuak argitaratuta ikusi gaztelaniaz idazten duten gehienek, izan ere, ANAGRAMAk eman ematen baitu halako literatura label bat. Ikusten da Herralde pozik dabilela ezen POR ORDEN ALFABETIKO honetan, hitz itsusirik ez dago ia. Gehienak hitzaldiak eta laudorio lanak dira, bere lagun eta “kortako idazleei” egindakoak. Euskal jende oso gutxi ageri da. Gure Marie Darrieussecq maitea aipatzen du, “bad girls” frantsesen artean eta Miguel Sánchez-Ostiz miragarriari buruz, Rafael Chirbesen ahotan jartzen du iritzia: “el único que escribe desde fuera, está al otro lado”. Horretaz aparte literatura garaikideko izenik handienekin eduki duen harremanak aipatzen ditu: Nabokov, Bukowski, Tabucci… Eta zer esanik ez Espainia eta Hegoameriketako idazleekin: Bolaño, Vila-Matas, Pombo… Euskaldunoi buruz zatarkeria bat ere badakar, Kapuscinskiri buruzko atalean: “…recuerdo un tema de conversación: Hungría como creación artificial provocada por los ultranacionalistas para desmarcarse de Austria, “inventan” un vastísimo vocabulario artificial, que los aísla de otros pueblos; Finlandia es el país con mayor índice de suicidios del mundo, con problemas similares de aislamiento a causa del idioma. (Línea de investigación: posibles consecuencias de una Euskadi independiente, con euskera como idioma único)… Asteburu honetan ikusi dugu Herralde bere bulegoan eta idatzi duen horretaz galdegin diogunean, jiji, egin du, txiste bat dela, alegia. Guri batere graziarik egiten ez digun txistea bada, behintzat. Laburbilduz: edizioaren munduko ipi-apak ezagutu nahi dituenarentzat interesgarria izan liteke liburu hau, baina ez irakurgai normal gisan hartuta.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Herralderen azkena (Por orden alfabético)”-ri buruz

  • “Eta interesgarriagoa larunbat honetako telesaila jaun-andreok. Badakizue: Jorge Herralderen esanak galdu nahi ez baldin badituzue izan zaitezte ongi etorriak Sautrelara,hitza eta literaturaren errepublikara”

  • Liburuaren hutsunerik nabarmenena -eta nahita egindakoa, noski-. txutxumutxu literarioen ikuspegitik, Javier Maríasena da, Anagraman hasi zena bere ibilbidea (eta, ausartuko nintzateke esatera, bertan argitaratu zituena bere lanik interesgarrienak). Baina istilu galantak izan zituen Herralderekin, eta Anagramaren ontzia abandonatu zuen bere eleberriekin batera. Lastima da istorio hori ez agertzea bertan, Herralderen talaiatik alegia.

  • […] Lagun batek gaztigatu nau Hasier Etxeberriak idatzi zuela, duela urte batzuk, liburu honen gainean "Alua mundua" blogean. Hark ere begi eman zion lehenbiziko […]