Hemerotekak lagun txarrak dira

MTgxOA==

Aste honetan ETA gobernuarekin hitz egiten ari zela adierazi du bere alderdiko buruzagitzari aurka eginez eta zalaparta handia piztu da komunikabideetan. Donostiako politikariak, ETA eta Espainiako Estatua aliatu potentzialak zirela adierazi zuen, besteak beste.

Balizko negoziaketa batzuk zapuzteko ahalegina dirudite Mayor Orejaren adierazpenek. Baina hemerotekak ez dio asko laguntzen.

Diario de Sevillan, hizki handitan irakur baitaiteke, ETArekin esertzeko prest egongo litzatekeela.

Duela hamar urtekoa da egunkariaren azala. Hemerotekak ez dio laguntzen Mayor Orejari eztabaida honetan. Ez horixe.

Irudia | Mayor Orejak beste garai batean esaten zituenak | Ezezaguna | LGPL

2 pentsamendu “Hemerotekak lagun txarrak dira”-ri buruz