Hemen ez da txortan egiten?

Hemen ez da txortan egiten

Ahoa bete haginekin utzi nau gaur berripaperrak, Diario de Noticiasek, “Kapoten ordenantza” lerroburuko notiziarekin.

Kontua da, Donostiako Udalak, botikak behartu dituela atarietan zituzten kondoi makinak kentzera, isun potoloen mehatxua eginda.

Imaginatzen zaitut berria ezin sinestuta, lagun, “nork agintzen du hemen, nork; Goiak ala Munillak?” galdetzen zeure buruari; horrela gaude oraindik geu ere.

Printzipioz, espaloitik zihoan mutiko batek ditxosozko makinetako baten kontra talka egitean sortu omen da arazoa, eta horrexek eraginda aspalditik indarrean zen ordenantza bati heldu dio Udalak, etxe atarietan egin zitezkeen aldaketak arautzera zetorrenari, botikei makinak erretira zitzala eskatzeko. Hauetako batzuk, kondoi makinak, bi hamarkada inguru zeramatzaten maitaleei zerbitzua ematen, farmazialariek beraiek gogorarazi dutenez, HIESaren arazoa ezagutu zenean Osakidetzak berak egindako gomendioei jarraiki jarri baitziren kalean, denen eskura.

Azkenaldian Donostiako Udalak aldiro aldiro agertu duen jendea harritu beharra ikusita, zenbaitetan irringarri gelditu artio, dena esatera; honako afera hau turismoa erakartzen jarraitzeko trikimailu bat baino ez dela begitandu zaigu. Sikiera Euskal Herrian ez dela txortan egiten esan dezaten, erre ke erre.

Eskerrak berriari aurrea hartu eta atzo bertan Zuzeuko lagunek alternatiba eman ziguten. Txortan egiteko langabetu kaxarik ez baduzu… lasai egon, Donostian beti izango duzu txirlak jan edo karaokea (fundamentuz) abesteko aukera!

Hemen ez da txortan egiten

Irudia: Mantxut! (Argia)
Hemen ez da txortan egiten