Hego Euskal Herriko anabasak ba ote du izenik?

Hego Euskal Herriko anabasak ba ote du izenik?Parisen berpiztu da Aieteko izpiritua. Donostian erabakitze eskubidearen aldeko fronte zabalak argazkia atera du, Arzallus eta Garaikoetxea batera aspaldikoz, unibertsitateko, kulturako, zuzenbideko eta kiroleko hamaika aktorerekin batera. Ez da marka txarra gero. Urkulluk barkamena eskatu die biktimei, eta Fernández Díaz ministroak pozarren hartu du berria, orain “gatazka ukatzea” tokatzen dela azpimarratuz. Inork espero al zuen besterik? Belaunikatzearen norian ezin da besterik egin belaunikatu baino. Ondo ikasia dugu hori.

Nafarroan aldaketa historikoa izan da. Tafalla eta Lizarran EHBilduk gobernatuko du, eta baita Iruñean ere. Urte luzeetako guraria bete da nafar abertzaleentzat, baina lepoa jokatuko nuke ez dela izan espero bezala gertatu aldaketa. Inork ez baitzuen hala espero. Are gutxiago 10 urte atzera eginez gero. Historian lehenbizikoz(?) Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateak euskaldunak izanen dira. EAEko eta Nafarroako lehendakariak baita ere. Honek guztiak EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa eklipsatu du. Sozialistek negozio ederra egin dutela uste dute, baita EAJk ere. Azkenean zer da ba politika, ahalik eta botere gehiena erdiestea baino? Deabrua berarekin akordioa egitea zilegi da helburua lortzeko.

Boterea baina kudeatu beharra dago. EHBilduk 4 urteko masterra egin du Gipuzkoan eta Donostian eta ziur Iruñean, zein, Nafarroan txertoa hartua dutela. Geroa Bai, EAJren filiala izaki, ziur ondo moldatuko dela erakundeetan. Aurkari asko ditu baina, batzuk oso hurbil gainera. “Luzera begirako” gobernua egitea omen da Barkosen eta enparauen egitekoa.

S.D Eibar lehen mailan ariko da beste urtebetez. Eta Athletikeko erreferentzia Iñaki Williams beltzarana da. Beno tira… Errealak serbiarrak fitxatzen edo fitxatu nahian jarraitzen du behintzat!

Zuk zer izen jarriko zenioke gure herriko anabasari?

 

Zer duzu buruan “Hego Euskal Herriko anabasak ba ote du izenik?”-ri buruz

  • Arzalluz burutik ono al dago? Beno bai, egia da ez dela inoiz burutik erabat ondo izan, esan nahi nuena zen ea ez zeukala inongo dementziarik edo. Orain zirela urte dexente neraman bere aurpegia ikusi gabe eta pentsatzen nuen txotxeatzen edukiko zutela bere etxean.