Hauteskunde europarrak, xehe-xehe

palm-z.flickr
palm-z.flickr

Europa guztian egiten den hauteskunderik konplikatuena, hain zuzen ere, Europako Legebiltzarra hautatzekoa da. Hainbeste herri eta hainbeste alderdi, herritarrok ez gara jabetu ere egiten 736 europarlari hautatzeak dakartzan korapiloez.

Esate baterako, aurtengoetan 370 milioi herritarrek dute hautatzeko eskubiea, duela bost urte baino 30 milioi pertsona gehiagok, alegia.

Gainera, hauteskunde eguna ez da data berean herrialde guztietan. Hilaren 4an Bretainia Handian (munizipalekin batera) eta Herbeheretan. Hilaren 5ean Irlandan (munizipalekin batera) eta Txekian (lehen eguna). Hilaren 6an Frantziako Itsasoaz harantzagoko lurretan, Eslovakia, Italia (lehen eguna), Letonia, Malta, Txekia (bigarren eguna) eta Zipren. Hilaren 7an, Alemania, Austria, Beljika, Bulgaria, Danimarka, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia (bigarren eguna), Lituania, Luxenburgo, Polonia, Portugal, Rumania eta Suedian. Guri, izan Ipar edo Hegoaldeko, Ekainaren 7an dagokigu.

Herri batzuetan, zirkunskripzio bakarreko botoak daude (Espainia, kasu), eta beste batzuetan zirkunskripzio ugaritakoak (Frantzia, kasu).

Alabaina, asko badira hautesleak eta hautes-egunak, aukerak ere ez dira gutxi, eta ez dago erraz-erraza hainbeste koalizio, konbinaketa eta alderdiren artean norberaren hautua erabakitzen eta zein Europa antolatzeko proposamenak dauden ezagutzen.

Europaren alde eta kontrako alderdiak daude, antikapitalistak Grezian eta Suedian, feministak, erregezale portugaldarrakbakezaleakkomertzio duinaren aldekoak, ehiztariak, marxista-leninistak… eta baita internetzaleena eta piratena ere.

Guztiaz jabe zaitezen, eskura jartzen dizugu hemen Euronewsek argitaratu duen mapa interaktiboa. Bertan agertzen dira dauden aukera guztiak edo. Izan ere Euskal Herriaren Alde aukera ez baitugu inon aurkitu.

Bejondeizula!

Europa, hauteskundeak, politika
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Hauteskunde europarrak, xehe-xehe”-ri buruz

  • Txantxangorri 2009-05-26 22:06

    Egia esan ez dut ongi ulertzen hauteskunde hauen zergatia. Europako Parlamentuan ez da ia erabakirik hartzen eta dena Ministroen Kontseiluan erabakitzen da. Beraz, zergaitik parlamentu faltsu eta ez-eraginkor baten hauteskuneak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude