Hausnarketa-ildoak

zaila da ondorioak ateratzea
zaila da ondorioak ateratzea

Berriz lanean hasi naizenez, pentsatzeko denbora gutxi daukat orain. Aitortu behar dut gauza serioak mantso egiten ditudala eta gogoeta egiten dudanean ere, ondorioak ateratzea kostatzen zaidala. Eta horregatik, eta denbora gutxiago dudalako, hausnarketa batzuk hasita ditut baina ezin burutu.

Hasita eta bidean ditudan gogoeta horiek hitz dotore moderno horietako batekin izendatu nahi izanez gero, nire hausnarketa-ildoak direla esan nezake.

Esate baterako, ordu batzuk eman ditut era guztietako beldurrek murrizten dizkiguten aukeren inguruan, oraindik gaiaren txostenean ia ezer aurreratu gabe. Eta baita ere laguntza eskale eta ez-eskale direnen arteko diferentziak eta diferentziaren arrazoiei buruz.

Buruan bueltaka darabilkidan beste arlo bat eguneroko erasoen pertzepzioarena da. Zer dela eta jokabide erasokorrak dituzten asko ez dira konturatzen egiten dutenaz, eta erasoa pairatzen dutenak, berriz, -dagokien bakea eskatzen dutenean- hain gaizki ikusita daude? Adibidez, zergatik zarata ateratzen duten bizilagun zalapartatsuek, tokirik bakeosoenean mugikorratik garrasika hitz egiten dutenek, okindegiaren errenkadan bere poltsa hankartean sartzen dizutenek, autobusean eserita zaudela ukondoa belarritik pasatzen dizutenek hain gaizki begiratzen zaituzte zure espazioa erreklamatzen duzunean? Esan dezaket hausnarketa-ildo hau historikoa dela nigan.

Ez zabaldu kalean, baina konfesatuko dizuet zein den azken astetan gogoeta denbora gehien hartu didan hausnarketa-ildoa: zergatik emakume askok, batez ere gaineko eta azpiko solairuan bizi direnek, erakargarriago sentitzen diren takoiak jantzita.

gogoetak, iritzia, izaera desberdinak, pertzepzioa

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Hausnarketa-ildoak”-ri buruz

  • Arantza, ze gustora irakurtzen ditudan zure artikuluak.

    Zure azken hausnarketa-ildoari eransteko, erabilgarri balitzaizu ere: goiko bizilagunari, etxeko zapatila fashion batzuk oparitu, beste aitzakia bat erabiliz noski, adibidez,nazioarteko bizikidetzaren eguna dala, edo halakoren bat. Eta behekoari dagokionean, ibili zaitez zeu bolara batez takoiekin, ea harrapatzen duen mezu subliminala.

    • Mila esker. Egin dut proba goizean goiz: beheko bizilagunarentzat aholkatzen zenidana, hain zuzen; takoiak ez ditudanez bizikletako takodun oinetakoak erabili ditut. Mezua ez da izan oso subliminala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude