Haurrak eta telebista

MjIzNQ==

‘Rocky V’ filma emititu zuen TV3-ek eguerdiz, akats informatiko baten ondorioz. Filma 18 urtetik gorakoentzat denez, Kataluniako telebista kateak legea urratu duela ebatzi dute. Haurren garapenean kalteak eragin ditzaketen edukiak ezin dira jarri goizeko 6:00etatik gaueko 22:00ak arte eta horrexegatik 90.000 euro ordaindu beharko ditu.

Zinez, Silvester Stallona protagonistatzat duen filma ez da egokia haurrentzat. Haurren garapenerako kaltegarria izan daiteke, eta egokia da, legez, halako emisioak haurrak telebista parean egon daitezkeen orduetan debekatzea.

Egunero-egunero, ordea, haurren garapenerako ‘Rocky V’ baino kaltegarriagoak diren programak ikusi ditzakegu telebistan. Irainak, errespetu falta larriak eta emakumearen irudia iraintzen duten edukiak etengabe betetzen baitituzte gure paintailak. Eta legeak ez du erantzuten, ezta telebista kateetako jabeek ere. Publizitatearen eta diru sarreren arabera erabakitzen baitute askotan programazioa.

‘Mujeres y hombres y viceversa’ edo ‘Sálvame’ bezalako programak ez ote dira haurrentzat kaltegarriagoak? Ez ote lirateke helduen ordutegietara mugatu beharko?

NzI1

NzI2

NzI3