“Hamaikabat”, “H1!”, Alkarbideren izen berria

Hamaikabat alderdia aurkeztu zuten atzo Gasteizen
Hamaikabat alderdia aurkeztu zuten atzo Gasteizen

Hamaika zatitan banatuta gauden honetan, Hamaikabat alderdiaren aurkezpena egin zuten atzo Gasteizen. Alderdi honek errebulsibo gisa jokatu nahi du, abertzaleon ilusioa “berpiztuz”. “Abertzaleen pizgarri gisa sortu gara”, esan zuen ilusioz Martin Beramendi alderdiko bozeramaleak, eta jarraitu zuen, “abertzaleok instituzioetan dugun esperientzia oparoa, bultzada demokratiko berri bat emateko erabili nahi dugu”. Adierazi zutenez, gizarteari erabat irekita jaio dira, ahal den jende gehien biltzeko haien alderdiaren inguruan, “hamaika ilusio eta ametsei bide bat egiteko”.

Euskaldunok abildadea dugu bai! Abildadea ilusioaz, ametsez eta abar hitz egiteko. Elkartasunaz (edo Alkartasunaz) hitz egiteko, denok batera bultza egin behar dugula esateko, baina gero kuraia falta zaigu azken pauso hori eman eta zenbait interes propio atzean utzita bat egiteko. Harriak, hesiak eta murruak topatu nahi ditugu, aitzakiak, azken pausu hori ez emateko.

Oso polita da ilusioarena, baita ere ametsena, baina bada garaia hodeietatik jaitsi eta errealitatearen limoi zatiari hozka egiteko. Bada garaia herritarrengan usaintzen den ilusio horri erantzuteko eta benetan indarrak metatzeko amets baten bila denok batera bultzatzeko.

http://www.youtube.com/watch?v=qaW37mRHFL8

Alkarbide, EA, Euskal Herria, Garaikoetxea, Hamaikabat, iritzia, Olano, politika
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude