Hainbeste letxe!

ninette_luz.flickr
ninette_luz.flickr

Zenbat balio du bi legebiltzarkide sozialista erosteak? Bi milioi euro? Lau milioi euro?

Galdera horixe entzun diogu bati baino gehiagori egunotan. Gehituz, gainera, mundu guztia (sozialistak ezik, jakina), egongo litzatekeela pozik halako gertaera batekin: PNVa, enpresariak… baita PP bera ere.

Kontua da, auzoan ikusi duguna, ez dugula irudikatzen geurean. Baina proposamena entzun diozunari berari entzungo diozu istorioaren segida: zer da, ba, pare bat milioi euro halako egoera bat konpontzeko bada? Neronek jarriko nituzke pare bat mila!

Demokraziaren ajeak. Antza.

politika

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude