Haiku1

Zer ote dute haikuek, hainbeste denbora eta gero, haietaz mintza gaitezen? Badakigu 5-7-5 behar dutela silabek, natura eta urtaroak dituztela aitzaki nagusi, baina zer egiten ditu benetan erakargarri? Baldarki itzulita dakart honakoa, haikuetan famatuena, Matsuo Bashô-k idatzia (1644-1964).

bashoo.jpg

Aska zaharra.
Igela murgiltzen da,
Uraren hotsa.

 

Esango nuke irudiaren indarra erakusten duela honakoak lehenengo irakurketa beretik. Alde batetik geldotasuna dago (aska zaharra), eternitate bare moduko bat. Bestetik istanteko gertaera ustegabekoa txertatzen zaio (igelaren saltoa), bakea apurtzeko. Emaitza: iradokizuna.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)