Guztiak bilduta EH Bildu izan ezik, TVEko eztabaidan

Guztiak bilduta EH Bildu izan ezik, TVEko eztabaidan

RTVE, Espainiako irrati telebista publikoak, eta hauteskunde kanpainaren barruan, abenduaren 20rako aurreikuspenen arabera Kongresuan izateko aukera duten alderdi politiko guztien arteko eztabaida antolatu du gaur gauerako. Guztien artekoa?

Guztiak bilduta EH Bildu izan ezik, TVEko eztabaidanHorrela iragarri du Espainiako irrati telebista publikoak, “eztabaidarik pluralena” izango dela, hedabide gehienek besterik gabe haizatu duten prentsa oharrean.

Guztira bederatzi alderdi politiko deitu dituzte hitzordura: Pablo Casado (Partido Popular), Antonio Hernando (PSOE), Miguel Puig (Democràcia i Llibertat), Montse Surroca (Unió), Alberto Garzón (Unidad Popular-Izquierda Unida), Andrés Herzog (UPyD), Aitor Esteban (EAJ), Íñigo Errejón (Podemos) eta Marta Rivera (Ciudadanos).

CIUri debatean dagokion tokia Democràcia i Llibertat eta Unió taldeek erdibana bete beharko dute, eta Podemos zein Ciudadanos, aurreikuspenen arabera lau alderdi botatuenetan izango direlako gonbidatu dituzte.

Eztabaida Bertin Osbornek gidatzen duen elkarrizketa saioaren ostean, gauerditik gertu emititu nahi zutela-eta; harridura agertu ei dute parte hartzekoak diren alderdi politikoak. Azkenean, 22.15ean hastera derrigortua izan da TVE1.

.

Eta EH Bildu?

Egun kongresuko bosgarren indarra den arren, eztabaidatik at izango da EH Bildu, eta kexu agertu da koalizio abertzalea. “Euskal Herriaren hitza eta borondatea isiltzeko beste erabaki bat da, subiranismoaren ahotsa ezkutatzeko borondatea bakarrik dago guzti honen atzean”.

“Eskandalagarri eta lotsagarria da nola baztertu nahi gaituzten Espainiako estatuan, eta agerikoa Euskal Herriarentzat proiekturik ez dagoela, eta gure nahi eta iritzia ez dutela entzun ere egin nahi, are gutxiago errespetatu”.

Deabruaren larruan jarrita, gakoa, askotan izaten denez, letra txikian dagoela esango du norbaitek; “talde parlamentario propioa duten alderdi guztiak” baitira eztabaidara gonbidatuak, RTVEk adierazi duenez. Eta Alderdi Popularrak lanak hartu zituen Amaiur talde propiorik gabe uzteko, Madrilen zazpi diputatu dituen arren!

Balekoa al da aitzakia?

abenduak 20, eh bildu, eztabaida, hauteskundeak, TVE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude