Gutaz aritu dira

Ezin dela gauzak emeki-emeki egiten ibili. Ez dagoela horretarako aukerarik. Ketchuparen garai hauetan, gauza guztiek behar dute azkar eta oraintxe bertan eskuan harrapatzeko modukoak, baita ingurugiro finolatuetan ere. Inork ez dauka ez pazientzia ez patxada askirik, ihintza eguzkiak nola lurruntzen duen begira geratzeko. Gantzarain adiskideak, gure sekretua aireratu du gaur, Gorkez lagunaren kontakatilutza dela medio, seguruenera. Izan ere lagunek ere ez dute pazientziarik, ez eta patxada askirik…
Gaurko BERRIAN izan da Kandinski eta Klee izeneko artikuluan.
Hemen proposatutako jolastxoa zilipurdikatu digute, Pariserako sosik ez dutela esateko.
Jada ez da giro blog hasi berri honetan, egunkarietan ez irteteko bere borondatea kraskatu dute eta. Agian, argiak jo dion honetan, erre egingo da betiko eta ez da ezer ikusiko bertan aurrerantzean, argazki karrete galduen antzera. Geroak esan beza.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Gutaz aritu dira”-ri buruz

  • Argazki karretea erretzeko arriskua egon arren….eskean. Egunkarietan ez agertzeko intentzioak, irratiari eragiten ote dion jakin nahiko nuke.
    Blogari ahotsa jartzeak, bidea eteten ote duen…
    Zai.

    Eskerrik asko…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude