Gure ordezkaria

Gure ordezkaria
Dantzan jarraitzen dugu Olentzerorekin, honakoan Gari Otamendik Info7 irratirako egindako idatziarekin:

Olentzaro gure ordezkaria

Guztiok behar ditugu sinboloak. Sinboloen bitartez irudikatzen ditugu balioak. Gure nortasunaren erakusle dira. Sinboloak geureganatzen ditugu eta, denborarekin, sinboloek definitzen gaituzte. Zinemako edo literaturako pertsonaien moduan, bizitza eta ibilbide propioa urratzen dute batzuetan. Hor ditugu Sabino Aranak sortutako ikurrina, naziek erabilitako esbastika, ala edozein multinazionalen logotipoa.
Markak eta irudia aipatuta, ezinbestekoa suertatzen da Naomi Klein kanadar kazetariaren No Logo liburua aipatzea. Bere tesi nagusia da krisi sozio-ekonomiko garaietan markan inbertitzen duten erakundeek bizirauten dutela. Are gehiago, hazi eta sendotu egiten dira.

Ate joka ditugun Gabonak une aproposa dira kontsumoaz eta marketinaz hitz egiteko. Hori esanda, Coca-colak azukretutako Santa Claus datorkigu burura. Samurragoa da tokiko sinboloak fagozitatu eta asimilatu dituztela onartzea, beste kultura edo nazio batekoak badira.

Gure ordezkariaGurea dugu, ordea, Olentzaro. Gabonetako pertsonaia misteriotsua. Edo misteriotsu izandakoa. Beldurrik eman ez zezan, opariak banatzen jarri genuen hasieran; segidan garbitu egin genuen; jan-edanak neurtu genizkion ondoren, eta azkenik… Tira, Bilboko Udaleko Olentzaroa ikusi eta esanda geratzen da dena. Gure mundu ikuskeraren isla da Olentzaro. Alegia, gure egungo mundu ikuskeraren isla da egungo Olentzaro.

Transmisioan eragin zuzena du horrek. Misterio usaina duen edozer kendu eta beldurraren funtzio hezitzailea desaktibatu dugu. Haurrek dagoeneko ez diote beldurrik. Derrigorrez opariak ekarri behar dizkion mirabea da orain.

Olentzaroren irudiak behin eta berriz eraikitzearekin, haurraren irudimen gaitasuna ere zeharo murrizten da. Helduen ahozko kontaketa galdu, eta haurrek ez dute Olentzarorik irudikatzen beren baitan.

Genero ikuspegiaz, zer esanik ez. Olentzaro gizona eta heterosexuala da gaur egun. Ez da beti hala izan ordea. Horri buruz gehiago jakiteko, Olentzaroren genero-bilakaerari buruz Kattalin Agerrek aste honetan Dantzan.eus atarian idatzitako artikulua irakurtzea ezinbestekoa da.

Mungiako etxearekin kitto. Gaur egungo Olentzarok hipoteka eta emazte otzana ditu, eta urte osoan bi asteko lanaldia baino ez. Zalantzarik gabe, bizi dugun gizartea sinbolizatzen du.

Hori bai dela beldurgarria.

Gure ordezkaria

Gure ordezkaria Gure ordezkaria Gure ordezkaria Gure ordezkaria
balioak, Gabonak, Gari Otamendi, nortasuna, olentzaro, olentzero, sinboloak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Gure ordezkaria”-ri buruz

  • Ados zurekin, administrazioak esku hartzen duen oro suntsitzen du, eta kultura ezta eszepzioa, Olentzero magiko eta mitologikoa, mistikoa, suntxitu eta argiz betetako merkatugai elektro produkto bat bilakatu dute Bilbon.
    Baina Bil-BAO ko olentzerok, benetako olentzerotik soilik arropa eta izena ditu, lasai lasai izena aldatu eta marka baten izena jar geniezaioke, ez legoke diferentzia handirik.
    Gure haurrak, iada galduak daude, PISA informeek denok bagenekiena eta kalean ikusten duguna besterik ez dute ziurtatu. Eskola publikoa zaborra da, eta IKASTOLAK (nafarroan geratzen direnak) onenetakoak .

  • Bil BAO ko aberrazio hori olentzero bada………..
    Hurrengoa olentzero-Mercadona bat…..

    • Eta olentzero baino Santa KLaus en antz handiagoa hartzen diot, Txapela eta abarkak kenduta, beste guztia…….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude