“Gure kabuz ala hil” dokumentala azaroak 27 Donostian

“Gure kabuz ala hil” dokumentala azaroren 27an estreinatuko dute Donostian. Gazte mugimenduetan alternatiba sozioekonomikoen inguruko eztabaida piztu eta bultzatzeko helburuarekin egin dute Gure kabuz ala hil dokumentala Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak eta Ernai Gazte Antolakundeak elkarlanean. Azaroaren 27an estreinatuko dute Donostiako Guardetxean. Dokumentala ikusteko aukeraz gain solasean aritzeko eta tokiko produktuak dastatzeko aukera izango da bertan. Egileek azaldu dutenez Kortxoenean egiteko asmoa zuten.

Guardetxeko aforoa dela eta, bertaratzeko asmoa dutenek gurekabuzalahil@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute. Dena den, Donostiara joateko aukerarik ez dutenek ere izango dute dokumentala ikusteko modurik: Durangoko Azkona egongo da salgai DVDa. Azokaren ostean, aurkezpen bira egingo dute Euskal Herri osoan zehar.

Honakoak daude lotuta, momentuz; Baiona (abenduak 9), Iruñea (abenduak 14), Gasteiz (abenduak 16) eta Bilbon (eguna zehaztu gabe). Ondore, aurkezpen-eztabaidak antolatu nahi dituzte herriz-herri.

Crowdfunding kanpaina bidez lortu dute dokumentala egitea

Gure kabuz ala hil dokumentala
Gure kabuz ala hil dokumentala