Guk ere Valentin Bengoaren fede berdina daukagu, eta horregatik heriotza ez da tristea

Guk ere Valentin Bengoaren fede berdina daukagu, eta horragatik heriotza ez da tristea

Valentin Bengoa joan zaigu, jesuita eta sindikalista, ezagutu dugunok badakigu Azpeitian, eta Euskal Herrian, izan duen itzal luzea. Berarekin egotean ohartzen zinen, gorputz zaharkitua zuen gizonaren begietan bazela distira berezi bat. Bizitzaren distira eta inteligentziarena.

Guk ere Valentin Bengoaren fede berdina daukagu, eta horragatik heriotza ez da tristeaJesuita zen Valentin, baina hori baino gehiago ere bai. Bengoak denontzat, eta pobreentzat bereziki, mundu justuago bat eraikitzea nahi zuen eta horretarako tresnak sortu arte ez zen geratu. Ederki hauspotu zituen Bengoak justizia sozialaren eta langileen sugarrak, eta beharrezkoak ziren oinarri ideologikoak sustatzeaz gain, antolaketa eta borroka eskaini zituen gure mundua eraldatzeko. Ametsak egiak bihurtzeko bidean. Ez da kasualitatea ELA sindikatuak Azpeitiarekin duen harreman sakona.

Garai gogorrak bizi ditugu, moralak okertuta dauden garaiak dira. Gauza bat pentsatzen dugu, beste gauza bat esaten dugu eta azkenik beste gauza diferente bat egiten dugu. Koherentzia alde batera utzi dugu eta gure balioei kasurik ere ez diegu egiten. Moral okertua baino bi edo hiru moral klase ditugula esango nuke. Eta komenientziaren arabera moral bat edo bestea erabiltzen dugu. Helder Camarak aspaldi esaten zuen, pobreei janaria ematen nienean santu bilakatu ninduten, baina pobreak zergatik zeuden galdetu nuenean komunista deitu zidaten.

Iluntasun handia, baina iluntasun handienetan ere izaten dira argiak, argi horiek erreferenteak bihurtzen dira. Erreferenteak dira beraien bizitzagatik, beraiek egiten dutenagatik… beraien ekintzengatik. Mundua aldatzeko fedea zuen Bengoak, beharra dutenen bizia hobetzeko fede hori, fedea zuen gizakian, baita aldaketan ere. Ekintzetan. Fede hori gurea ere bada.

Bengoak bere burua besteenaren atzetik jartzen zuen. Apaltasun handikoa zen Bengoa, bera baino askoz ere jende garrantzitsuagoa ba omen zegoen. Bizi zela ez zigun bere memoria, bere bizatzaz, idazten utzi. Baina, horretan ere ez diogu utziko, guk kontatuko ditugu bere bizitza eta bere ekintzak. Eta izango du liburua, ez dut zalantzarik. Eta oroitua izango da. Gugan baitago.

Iluntasunean Valentin Bengoa bezalako argiak ezinbestekoak ditugu. Zaila izango da Valentin Bengoa bezalakoak aurkitzea, baina berak utzi duen ereduarekin ziur nago izango direla.

Mila esker bihotzez Bengoa!

Guk ere Valentin Bengoaren fede berdina daukagu, eta horragatik heriotza ez da tristea
Eneko Etxeberria

Azpeitiako alkatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude