Guardia Zibil bat zaurituta: muntaiaren hipotesia konfirmatzen da
Informazio agentziek diotenez, guardia zibil bat zauritu da Leitzan izandako atentatuan. Iturri polizialek diotenez, atentatu bat prestatzen ari ziren bi lagun identifikatzera hurbildu denean tirokatu dute.
Eguneraketa [09:00]
- Diario Vascok dioenez, enkontrua goizaldeko 03:30etan izan da.
- El Mundok, 2002. urtean Leitzan bertan atentatua egin zela gogoratzen du. Atentatu hartan, Juan Carlos Beiro Montes Guardia Zibila hil zen.
- El Paisen irakurri dugunez, zaurituak besoa hautsia du. Ez dago larri.
- Ser irrati kateak dioenez, zauritua Nafarroako ospitalean dago.
Eguneraketa [15:00etan]
- Diario Vascok dioenez, atentatuaren hipotesia indarra galtzen ari da, baina inguruan granadak jaurtitzeko prestatuak egon daitezkeen hodiak aurkitu dituztela ziurtatzen du.
- El Mundok muntaiaren hipotesia aurkezten du, aurkitutako munizioa ez delako ETAk erabili ohi duena, eta bai aldiz Guardia Zibilak baliatzen duena.
- El Paisek ere muntaiaren hipotesiari indarra ematen dio, atentatuarenari kenduz.
Irudia | Guardi zibil bat zaurituta, Leitzan izandako tiroketan | Ezezaguna | LGPL
Irakurri dudanaren arabera, muntai txapuzero xamarra izan omen dan. Ezin gehiago espero, Olentzeroak lapurtzen ibiltzen diren batzuengandik…
Ta hori zergatik egin duten badaki inork?
Denborapasa edo, ezta?
Jeje!
Eskaxak dira eta denborak jarriko du bakoitza bere lekuan, ez bagaituzte denok giltzaperatzen behintzat.
[…] chiquilla. Fueron otros quienes metieron la pata.El domingo por la mañana nos despertamos con el “atentado” de Leitza. Sin embargo, las cosas se fueron liando y la acción se convirtió en una acción Bartolín style […]