Grebaren jarraipena, zenbakiak dantzan

Grebaren jarraipena, zenbakiak dantzan

Herenegun, martxoak 22, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek greba eguna izan zuen, eta horrelakoetan gertatu ohi denez, jarraipenari buruzko oso datu ezberdinak eman dituzte deitzaileek eta Jaurlaritzak.

Argian irakurri dugunaren arabera, “ELA, LAB eta Steilas sindikatuek poza agertu dute grebak izan duen oihartzunaz. Beren datuen arabera, langileen hiru laurdenak bat egin dute deialdiarekin eta zenbait eskualdetan ia erabatekoa izan da. Jaurlaritzaren arabera, aldiz, deituta ziren langileen erdia batu da grebara”.

Zergatik irakurketa hain ezberdinak bata eta besteen artean, nori egin behar diogu jaramon, zeintzuk dira benetako datuak?

Grebaren jarraipena, zenbakiak dantzan

Markos Zapiain irakasleak datu kontrajarriak ulertzeko pista posible bat eman zigun, herenegun bertan, bere ikastetxeko datu errealak ezagutarazita.

Gaurko greba

Bermeoko I.Arozena-B.Barrueta Institutuan irakasleen ehuneko 51k egin du greba, nahiz eta Hezkuntza Sailean ez agertu ehuneko 38a baino.

Zergatik?

Hezkuntza Sailaren aplikazioan ikasturte hasieratik gurean lan egin duten irakasle GUZTIAK agertzen dira, alegia, 71 izen-deitura; besteak beste, bajan daudenak, dagoeneko ez dauden ordezkoak, aspaldi joandako ordezkoen ordezkoak, eta abar.

Azken horiek ezinbestez markatu barik utzi behar, eta aplikazioak ulertzen du grebari uko egin diotela.

Greba egin ahal izan duten irakasleen kopuru erreala 55 izan arren, Hezkuntza Sailaren aplikazioan, esan bezala, 71 ageri dira; halatan, datu erreala da irakasleen erdiak baino gehiagok greba egin duela, eta ez soilik ehuneko 38ak.

Noski, nagusien hedabide nagusiak Hezkuntza Sailaren punta-puntako teknologia informatikoaren emaitzak ari dira zabaltzen.

Grebaren jarraipena, zenbakiak dantzan
Datuak, greba, irakaskuntza, martxoak 22
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude