Gorriz

Kuadrilen arteko probak, farreak eta oihuak, norgehiagoka. Eguzkia gainean, La Polla altabozetan, atzetik buelta osoa eman, azpitik pasatu eta katxia lehen hartzen duena txapeldun. Betaurreko beltzak, “Zalduna!” Haiek tranpa egin dutela eta kanpora, “ez neri etorri kexatzera!”. Ezer ez omen gara eta “No somos nada”, boligrafoa botilan sartu. Talde bakoitzetik zazpi, jertse eta zapiek ez dute balio. Kamiseta kendu, algarak, zapatan lokarriak, txokolate tabletak eta kuleroak:”argazki horrengatik ordaindu egingo nuke!” Eta bi zango, oinutsik. Oinak apaintzeko edo, azkazalak margotuta. Gorriz.

Gazte bazkaria izan zuten atzo Oiartzungo Xanistebanetan eta gaur bigarren gazterian sartuta daudenek izango dute zikiroa jateko aukera.

Ondo pasa, gutxi geratzen da eta.

Hurrengoak non?

(argazkiaren goiko ezkerreko aldean klik egin, neurriak axola du eta)

Gorriz

Irudia | Oin puntetan | Zuri So | Creative Commons By SA

Gorriz

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.