Gordin: McEnroe

Captura de pantalla 2013-06-24 a las 14.42.06

McEnroe getxotarrek badakite nola iritsi jendearengana. Zarauzko Modelo Aretoan hala erakutsi zuten larunbatean eskainitako kontzertuan, malenkoniatsu eta intimista. Abestia amaitzen den unetik txaloak iritsi bitartean dagoen ixiltasun berezi hori sortuz. Arretaz eta miresmenez gainezka egiten zuen errespetuzko ixiltasun hori. Kontzertua hasi aurretik aretoko goiko jarlekuetan honako pieza oparitu zigun Ricardo Lezón taldeko abeslari eta liderrak. Ederra bezain gordina.

Ekaitza bainuontzi batean