Gordin: Joseba Irazoki

Gordin: Joseba Irazoki –

Gordin: Joseba Irazoki

Joseba Irazoki azaldu ezin den artista horietako bat da. Badira zinema zuzendariak, filmak, obrak esplikatzen ezinezkoak direnak, baita musikariak ere eta horietako bat da kitarra jole beratarra. Nik atzokoarekin laugarren aldiz ikusi dut oholtzan; behin Altxerrin akustikoan, beste behin Beran one man band formatuan eta hirugarrenez Lugaritzen Beñat bere lagunen eta Achiary-ren agerpen txundigarriarekin. Atzokoa izan zen azkena Zarauzko KafeTorero egitasmoan. Inork ez zekien zer Irazoki klase izango genuen antzokitxo bihurtutako Euskalduna Tabernako atzekaldean. Hemen duzue banjoarekin gordin gordin, atzoko funtzioaren aurretik.


Gordin: Joseba Irazoki

Ekaitza bainuontzi batean

4 pentsamendu “Gordin: Joseba Irazoki”-ri buruz