Gorbeian espainola jartzea CNIko espioien ideia izan zen

Bandera espainola Gorbeian. cc-by-sa. Sustatu.
Bandera espainola Gorbeian. cc-by-sa. Sustatu.

Militarren afari batean erabaki omen zuten Gorbeiako gurutzean maniobratan ari zirela bandera espainolak jartzea. CNIk  Euskal Herrian dituen espioiek eta CESIDeko kide ohiek jarri omen zuten mahai gainean probokazio modura “para que se jodan”. Beste espioi batek “hemen gaudela erakusteko unea oraintxe dugu, Patxi Lopezi primerakoa iruituko zaio”, bota omen zuen. CNIren inguruko iturriek hala kontatu diote Noticias taldeari.