Gipuzkoarrok, Ikurriñarekin bat.

MTYwMw==

Honako hau dio onartutako adierazpen instituzionalak:

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Espainiako Auzitegi Gorenak 6934/05 errekurtsoan emandako epaiaren bidez Espainiako bandera jartzera behartu du Gipuzkoako Foru Aldundia herritarren borondatearen aurka. Epaia betetzean, Foru Aldundiak ondorengo adierazpena helarazi nahi die herritarrei:

Herri bat herri da, iragan eta etorkizun, osatzen duten pertsona gehienek hala sentitzen dutenean. Ikur bat ikur da: logo, oihal zati, margo. Gertatu ohi da ikurra herri baten ametsaren sinbolo izatea. Orduan baliagarri da, gutasunaren sentipen txikien piztaile delako, ez gehiago. Gerta liteke ikurra herriaren ametsaren sinbolo ez izatea. Indarraren legez eta legearen indarrez ezarria izatea. Orduan ere baliagarri izan liteke, inposaketaren sinbolo bihurtzen baita, bizilegezko gabezien gogoratzaile. Bandera espainiarra zigor mehatxupean ezarritako sinboloa da Gipuzkoako erakunde nagusian. Gipuzkoar gehienon nahiaren aurka eta beren ordezkarien erabakimenaren kontra jarria dago. Herritarren borondatearekiko errespetu falta da, askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena. Horra bada bandera, egoeraren ikur, jarri duenak berak jarri nahi ez duen oihal. Haizeak ironiaz darabil.

Donostian, 2010eko otsailaren 27an

Gipuzkoako Foru Aldundia

Irudia | Gipuzkoako Foru Aldundia | Imanol Lasa | Creative Commons By SA
Irudia | Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia. | Imanol Lasa | Creative Commons By SA

3 pentsamendu “Gipuzkoarrok, Ikurriñarekin bat.”-ri buruz

  • Batzuk deitoratu dute ezartzea Nafarroan (Gipuzkoako zatian edo partean) Espainiako banderea baina hala ere dute ezarri delako bandera espainola, izanik horrela behintzat guziz inkongruete eta kontrako eurek dioena, zer duten behintzat theorikoki deffenditzen.

    Non dagoz, bada, politikoak esan beharekoa ezen doala ezarketa hori kontra bere konzientziako arauak (eguteb direla objektore hon konzientzia)? Eta ondorioz hon hori ideaia zen direla independistak’ ez ipini bandera arrotz eta zapaltzaile hori kin konzekuentzia guziak zeren hortako bait dira politikoak (eta dira bizi politikatik)? Zergatik ez dute ezertzen ordez baina banderea Nafarroakoa zein da tokatzen dena izenean hon fede intependista konsekuente bat?

    Eta onhartu ondratuki, bide batez, ezen guzia dela (hemen Euskal Harrian ditugun problema politiko guziak) ondorio hon konkistea Nafarroa an 1512 eta aitzinetik 1200ean hon Nafarroa okzidentala (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Errioxa) ganik Gaztelako erreinua (edo ondoko Espainiakoa)?.

    Iduri du ze politikoek dutela ahazten lar historia gure herriarena: na Nafarroa estatua. Nondik datozen konsekuentziaz problema politiko gehienak hon Euskal Herria (edo bere plano politikoan Nafarroa).

  • Ohartu naiz penaz ze aurreko kommentarioan egin ditudala huts mekhanographikoak zeren heman ez dugu zoritxarez aukerarik ikusteko previoki. Bada hemen berriro zuzendurik okerrak eta pitin bat gehitua eta zuzendua.

    Hemen hara:

    Batzuk deitoratu dute ezartzea Nafarroan (konkretuki Gipuzkoako zatian edo partean) Espainiako banderea baina hala ere dute ezarri delako bandera espainola, izanik horrela behintzat guziz inkongruete eta kontrako tik eurek dioena, tik zer duten behintzat deffenditzen thearikoki.
    Non dagoz, bada, gure euskal politikoak esateko esan beharekoa ezen doazela ezarketa bandera hori kontra bere konzientziako arauak (ezen egiten direla objektore hon konzientzia)? Eta ondorioz esan ze direla independistak’ eta ez ipini bandera arrotz eta zapaltzaile hori kin konzekuentzia guziak zeren hortako bait dira politikoak (eta dira bizi politikatik)? Zergatik ez dute ezertzen ordez baina geure egiazko banderea Nafarroakoa zein da tokatzen dena izenean hon idaia eta fede intependista konsekuente bat?
    Eta ere onhartu ondratuki, bide batez, ezen guzia dela (hemen Euskal Harrian ditugun problema politiko guziak direla) ondorio hon batetik konkistea Nafarroa an 1512 eta aitzinetik ere 1200ean konkistea hon Nafarroa okzidentala (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Errioxa) ganik Gaztelako erreinua (zein bait da egun ondoko Espainiakoa)?.
    Iduri du ze politikoek dutela ahazten lar historia gure herriarena: na Nafarroa estatua. Argiki ikusi nondik datozen konsekuentziaz gure problema politiko gehienak hon Euskal Herria (edo bere plano politikoan Nafarroa).

  • Itzultzaile automatikotik pasa duzu zure iruzkina?
    Zaletasun xelebrea da hizkera estandar berriak sortzearena; baina nik uste denboraldi bat barru guztiz orokortzea lortuko duzula. Animo.