Gipuzkoako gobernantza Europan eredu

Gipuzkoako gobernantza Europan eredu

Gipuzkoako gobernantza Europan eredu

Kultura politikoaren aldaketa eskualde mailako gobernuetan” izenburuz landu den Gipuzkoa Kasua lurraldean gobernantza sistema berri bat ezartzeko ahaleginarekin bat dator, horixe izan baita urte hauetan diputatu nagusia, Markel Olanoren gobernu taldearen lehentasunetako bat.   Azterlanaren zuzendariak “kasu didaktiko” gisa kudeatu du lana, “unibertsitateko ikasgeletan eztabaida eragiteko eta berrikuntza sozialaren irakaskuntzarako oinarria izatea” baitu helburu. Dagoeneko badira kasu honekiko interesa erakutsi duten unibertsitateak.   Lanketan zehar, elkarrizketak egin dizkiete foru erakundeko hainbat kide politiko eta teknikori eta Gipuzkoako finantza, unibertsitate, gizarte, enpresa eta hedabideen esparruetako eragileei.

Legealdiaren abiapuntutik hasita, lau urteotan zehar Gipuzkoan politika publikoak nola kudeatu diren aztertu dute egileek, arreta berezia jarriz Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Planaren sorreran eta garapenean. Azterlanak helburu hauek ditu:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia bultzatzen ari den politika egiteko era berrian sakontzea, autokritikaren eta kanpo ebaluaketaren bitartez.
  • Legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen kudeaketa publikoaren praktikak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurak eta bitartekoak garatzea.
  • Kudeaketa publikoaren esparruan aditua den nazioartean ospea duen unibertsitate arloko aditu batekin lankidetzan aritzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako politikak eta jarduketak erkatzeko eta sozializatzeko beste saio bat egitea.
  • Kasua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Politiko Berriaren zabalkunderako lagungarri modura lantzea, ikuspegia, balioak, kontzeptuak eta praktikak ongi azalduz.
  • Barrura begira: Gipuzkoako Foru Aldundiko pertsona Kultura Politiko Berrian trebatzea eta sozializatzea, GFAren etorkizuneko proiekturako ideiak eta ekarpenak sortuz.
  • Kanpoari begira: Ikaskuntza gai bat sortzea unibertsitateetarako, eta baita gogoeta eta eztabaidagai bat.

Gipuzkoa Kasua hiru hizkuntzetan kaleratu da, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Irudia | Gipuzkoako Foru Aldundia. Jargi Aretoa. 2011-01-14 | Imanol Lasa | Creative Commons By SA

8 pentsamendu “Gipuzkoako gobernantza Europan eredu”-ri buruz

  • Bai, bai, Imanol, oso ondo, txosten-hizkuntzan cum-laude. Baina eman dezagun koadrilarekin zaudela, tabernan edo afalostean, eta lagun batek hori esplikatzeko eskatzen dizula… Zer esango zenioke?

  • Ez nuen Gipuzkoa Kasuaren berririk hemen irakurri arte, baina oso interesgarria iruditu zait ekimena bera. Zientzia politiketan interes dezentea dut, gipuzkoarra naiz eta abertzalea ez izan arren, aitortu behar dut kultura politiko berriaren gainean Olanok gidatutako aldundiak egindako lana oso txukuna eta aurrerazalea izan dela. Horregatik, legealdiaren amaiera aldera iristen ari garen honetan, interesgarria da egindako ibilbidearen gaineko kontzeptualizazioa egitea. Egia da “kaleko” hizkeran ulertzeko errazegia ez dela, baina garrantzitsuena zera da: politika egiteko modu batzuk konfrontazioaren eta ideologien gainetik egon behar dutela. Horrela bakarrik lortuko dugu jendeak politikarekiko eta politikariekiko duen desafekzioa gutxitzea eta herrigintza ahalik eta denona egitea. Eta hori, Gipuzkoa bezalako herrialde txiki bezain berezi batean ezinbestekoa da. Pozten naiz Gipuzkoa kasua hemendik aurrera mundu akademikoan ere landuko delako eta ea aurrera begira ere eredu izaten jarraitzeko moduan garen.

  • Boing-boing-boinggggg peloteo gutxiago. Oraindino ez garenez Rubalcabaren FINlandian bizi, zera galdetuko nioke beste Finlandiako Göran Roos jaunari; Nola da posible kudeaketa eredugarria izatea herrialde horretako biztanle askoren bozeramaleok legez kanpo egonda zuzenean parte hartzerik ez badute?

  • Gari Garaialde 2011-01-15 19:57

    Hain da eredugarria, ze, gipuzkoar guzieri galdetu digute ea nola nahi dugun kudeatu gure zaborren arazoa. Hain da eredugarria, denon artean erabaki dugula nolakoa eta non nahi dugun orain Pasaiako badian dagoen kai industriala. Hain da eredugarria…
    Agian Finlandiako Aaltoko Uniberstitateko Berrikuntzen Kudeaketa eredua izango da eredugarria ez dena; nora iritsi nahi den izango da gakoa, seguruenik, eta gaur Gipuzkoa kudeatzen dutenek ez dutenez nere helmuga bera…

  • Zaborren topikoa 2011-01-16 01:01

    Herri galdeketen militante fin frangok ez du zipitzik ere esan Hernanin zaborren kudeaketen inguruan galdeketarik egin ez denean. Kontua ez da norbera ados dagoen ala ez gehiengo baten iritziarekin (diskrepantzia beharrezkoa da). Kontua da ea errespetatzen den gehiengoaren iritzia ala gurean ohikoak diren aitzaki merkeak erabiltzen diren betiko kultura politiko inposatzailea bultzatzen jarraitzeko. Laster izango dugu herriaren aurrean eredu desberdinak agertzeko aukera. Zinez espero dut aukera guztiek eskubide hori izatea. Eta zinez espero dut herrigintzan elkarrekin aurrera egiteko aitzaki eta topiko merkeak alboan gelditzea behingoz. Zaborrena adibidez.

  • Gari Garaialde 2011-01-16 19:56

    Nire erantzunetik ez zenuen Hernaniko jarrera babesten dudala ulertuko, ez? Bestela berriro irakurri beharko zenuke.

  • Nere iritzian, Gipuzkoako aldundia bere propaganda saltzen maisua da, baina gau bat esan eta bestea egin ¡¡¡
    Ados Gari Garaialdekin. Olanok eta bere ingurukoek usten dute gipuzkoarrok tontoak gerala …

  • Aspaldi asmatutakoa da. Nik erabaki nork egingo duen lana, nik erabaki irizpideak eta helburuak…eta publizitatea ziurtatua dut. Ez dut esango gipuzkoarrok tontoak garenik, baina gipuzkoan jende asko eta asko dago ardiak baino errezago maneiatzen direnak.