Irailaren 4 bitartean Gipuzkoa 2.0 programaren dirulaguntzen deialdia zabalik

Gipuzkoa 2.0 programak lau ildo nagusi uztartzen ditu bere baitan: euskal edukiekiko atzigarritasun teknikoa eta legalak bultzatzea, euskararen bisibilitatea areagotzeko balioko duten zerbitzuen garapena, inplikaturiko eragileenganako dirulaguntzen bideratzea eta kultur ekosistema osatzen dugunon arteko elkarlana.


GureGipuzkoako APIarekin programatzen GipuzkoaEncounterrean.

Uztailaren 23ko GAOan, kultur eragileak diren elkarte, enpresa, programatzaile, editore, sortzaile, garatzaile etabarrei bereziki zuzenduriko hirugarren ildoa jorratzen duen egitasmoa da abian jarri dena.

Dirulaguntzen egitasmo honek bost eranskin hartzen ditu bere baitan eta informazio osagarria eta sakona GAOn bertan .pdf eta .htm formatoetan lortzea badezute ere, METS estandarizazioa, edukien euskaratzea, API irekien garapena, widgeten programazioa, edukien eskuragarritasun teknikoa eta legala, mugikorrentzako aplikazioak… bultzatzen ditu.

Diru lagun­tzak hauek eska­tzeko azken eguna 2009ko irailaren 4a izango delarik, interesa duen eragile orok bere proposamen eta eskaera egiteko epea irekia du jada.

gipuzkoa20, gipuzkoakultura

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren atala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude