Getaria da Googleren 3D maketa lehiaketaren irabazlea


Google enpresak egindako Model your Town lehiaketaren irabazleak, 2012 urtean, Josetxo Perez eta Pedro Domecq izan dira, Getariaren 3D maketa egiteagatik. ZuZeun eman genuen berria: Getaria sei finalisten artean aukeratua izan zen apirilean. Orain, internet zaleen botoei esker, Getaria da irabazlea. Beste bost lehiakideak baino bozka gehiago lortu ditu Getariaren 3D maketak, 49.000 boto hain zuzen ere. Bejondeiela!

Googlek azaldu duenez, lanaren truke 25.000 euro jasoko ditu Getariako eskola publikoak eta, esker onez, Josetxo eta Pedrori ospakizuna eskainiko diote. Zorionak Josetxori, Pedrori eta getariar guztiei!

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.