Gertakari batek hamaika argazki

Aurreko astean Kalegorrian saioan egin dudan kolaborazioan hedabide ezberdinetan erabili ohi duten esamolde bat hartu dut ahotan. Hamaika aldiz entzun izan dugu Aurreko igandeko argazkia hau da: ‘Norman Atlantic’ ferryko istriputik bizirik ateratako jendea aireportura iritsi eta senitartekoekin topo egiten.
… eta argazkia hori bada, zergatik lortu ditut nik 3 argazki ezberdin? Zergatik daude AFP-ren zerbitzuan beste 20 bat argazki ezberdin gertakari berari erreferentzi egiten diotenak… eta AP-ren zerbitzarian beste hainbeste?
Aurreko definizioak ematen duena irudi bat da ala gertakari bat?
Gertakari batek irudi bat eta bakarra dauka ala mugagabea da bertatik atera daitezken irudiak?

700_HauBai

BERTAN klik egin eta saioa entzungo duzu.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.