Gerry Adamsen iritzia euskal gatazkaren konponbideaz

Sinn Fein indartu hegoaldean, Ipar Irlandan hazten segitzea da une honetan Gerry Adamsen ardura nagusia, Berriako zuzendari Martxelo Otamendiri esan dionez. Baina begi bat Euskal Herrira begira du, eta une hau oso interesgarria dela dio. Elkarrizketa osoa Berriaren gaurko alean irakur liteke, ondoko hau entresaka txiki bat da:

Arnaldo Otegik kartzelan segitzen du

Ez zuen kartzelan egon behar. Kalean behar du. Horrelako prozesuetan, Otegi bezalako bakegileek, konponbidea lantzen dutenek, aske egon behar dute, kalean, dagokien lana egin dezaten. Gobernuek hori garbi eduki behar dute. Horrelako prozesuak erronka handiak dira, eta gobernuek ezin dute oztoporik jarri.

Posible zatekeen Stormonteko prozesua zeu edota Martin McGuinness kartzelan egonda?

Zaila zatekeen. Gobernuek lagundu egin behar dute, bultzatu; ez oztopoak jarri, bestela ere nahiko korapilatsuak diren prozesuetan.

Aurreko prozesuan oso aktibo ibili zinen; bilera egin zenuen Espainiako presidente Zapaterorekin. Orain ere aktibo zabiltza?

Guk babestu egiten dugu zabaldu den prozesua; uste dugu ETAk su-etena eman behar duela, eta Espainiako Gobernuak dagokion ardura hartu behar duela. ETAk eta Espainiako Gobernuak arduraz jokatu behar dute, biek. Lan handia dago egiteko, gorabeheratsuak dira prozesuak, baina aurrera egin beharra dago. Nik ez dut nire adierazpenen bidez sartu nahi nirea ez den esparru batean, eta zailtasunak sortu.

Zer egin dezakezu orduan?

Prozesua bultzatu, babestu… irtenbide elkarrizketatuaren balioa azaldu… Hori da gure prozesuan ikasi duguna, ondorio nagusia, elkarrizketa dela bidea. Konfiantza eraiki beharra dago alde guztien artean, hori oso garrantzitsua da, konfiantza hori benetakoa izatea. Bai Espainiako Gobernuak, bai beste aldeak, konfiantza esparruak landu behar dituzte.

Gerry Adams

Irudia | Gerry Adams | z | LGPL

Zer duzu buruan “Gerry Adamsen iritzia euskal gatazkaren konponbideaz”-ri buruz