Gaztetxea, alternatiba gisa

Gaztetxea, alternatiba gis

.

Aste bukaera honetan, atzo hasi eta bihar bukatu, Euskal Herriko gaztetxeen (eta gazte asanbladen) topaketak burutzen ari dira Oñatiko Antixena gaztetxean, iazko hondarretan prentsan agertutako bi iritzi kontrajartzeko probestuko dugun hitzordua.

 

 

53692d4f97edf7b11a8030bb624cdbdceef6agaztetxe-asanblada-topaketak-onati-2016jpgBaga,

.

Ramon Etxezarretak iazko azaroaren 20an El Diario Vascon argitaratu zuen “Kortxo” zutabea (gazteleraz badakizu hemen irakur dezakezu).

Agintari sozialista, berak aitortzen duenez -sekulakotzat du Gipuzkoako hiriburuak kulturari eskaintzen dion dirutza publikoa, inguruan parekorik ez duena-, ernegatu egin zuen Tabakalera, Donostia 2016 edo Donostia Kulturako teknikari eta langileek Kortxoeneari babesa agertu izanak, hara!

 

«La autogestión, con tanto sueldo público, con tanto paternalismo funcionarial, y con tanta pose buenista y justiciera, no gana crédito. Las contradicciones nos asisten a todos pero, diría que o sobra la autogestión o sobran ellos, nunca todos».

 

Biga,

Julen Gabiriak Aizu aldizkariko abenduko zenbakian idatziriko “Alternatiba gisa”. Azken hau euskaraz denez, oso-osorik dakargu azpira:

.

Alternatiba gisa

Harrigarria egiten zait zelan oraindik ez garen kapaz kultur eredu bat baino gehiago uztartzeko gure herri eta hirietan. Tira, bagara kapaz. Bagara, harik eta agintariek hondeamakinak bidaltzen dituzten arte, lurra lurrarekin berdintzera. Berez, ez dago talkarik. Berez, dauden kultur ereduei modu naturalean garatzen utzi­ta, horixe baino ez dira: zenbait kultur eredu; elkarren ondoan, baina elkarri kalterik egin gabe. Ez nuke esango hori denik eztabaida, nahiz eta, adibidez 1992an, Bilboko Zazpi Kaleetako gaztetxea zarratzean, Josu Ortuondo alkateak argudio hori erabili zuen, esanez La Bolsa eraikina irekiko zutela alternatiba gisa. Orain badakigu zer den La Bolsa eraikina: komun garbiak dituen toki bat, urgentzia-kasuetan erabiltzeko modukoa, ez askoz ere gehiago.

Bestetik, gazteen aisialdiaren autogestioaren gaia gehiago da agintarien beldur aipaezina benetako eztabaidagaia baino. Eztabaida, egotekotan, jabetza pribatuaren okupazioan dago, baina badaude instituzioek aztertu eta landu beharreko ereduak ere; Gernikako Astrarena, kasurako. Edonola ere, harrigarriro, jabe pribatuak soilik akordatzen dira beren jabetzez norbaitek toki horiei bizitasuna eman dienean, norbait arduratu denean abandonatutako eraikinak pintatzeaz, sastrakak kentzeaz, arratoiak hiltzeaz, ekintzak antolatzeaz, jantokia atontzeaz, liburutegia osatzeaz, tailerrak sortzeaz, elkarteen egoitza izateaz eta, finean, auzoari falta zaiona eskaintzeaz. Eredu horrek ondo fun­tzionatzen badu, auzoak ez du beste alternatibarik behar, eta instituzioek jabeekin negoziatzea ere ez dut uste kimera hutsa denik.

Santutxun, Sorgintxulo gaztetxearen ordez, zaharren egoitza ireki zuten (alternatiba gisa, akaso). Kukutza zegoen lekuan, orube mortu bat dago orain (Euskal Herriko instituzioek kulturari egin diezaioketen monumenturik fidelena). Berriki, beste hainbat kasuren ostean, Kortxoenearen txanda izan da. Antza, aparkalekuak egin nahi dituzte; lurpekoak, noski. Eskainitako alternatibak ere underground izan daitezen.

.

* Goian dituzuen bi iritzi artikuluak jarri nahi genituen parez pare, baina azkenburukoa gura duenak entzun beza Maialen Lujanbiok Euskadi Irratian botatakoa ere: “Geurea ez dena”.