Gaztelania-Euskara itzultzaileak: Google eta Eusko Jaurlaritza. Zein da hobea?

itzuli(EJ) Proba-sail bat egin dugu sareko itzultzaile onena dena egiaztatzeko. Finago iruten duena egiaztatzeko irakurtzen jarraitzen du. (G)Duten sare itzultzailea onena da frogatzeko probak serie bat burutu dugu. Irakurri Hilaren finagoa duten ikusteko.

“Hemos realizado una serie de pruebas para comprobar quien es el mejor traductor de la red. Sigue leyendo para comprobar quien hila más fino.”

Asteartean aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak gaztelaniatik euskarara itzulpenak egiteko doako tresna automatikoa. Patxi Lopez Lehenedakaria aurrean zela aurkeztu zuten Blanca Urgellek eta Lurdes Auzmendik gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa.

Ez ditu erabateko itzulpen zuzenak egiten eta norberak gainbegiratu behar du testua argitaratu baino lehen.

Itzultzaile honek gehienez 1.024 karaktereko luzera duten testuak baino ezin ditu itzuli eta  Lucy Software Ibérica germaniarrarenadar den enpresa kataluniarraren eskutik joan da.

Berria egunkariak dio 533.432 euroko kostua izan duela, badirudien arren osotara 1’6 milioiko inbertsioak egin direla itzulpen sistemetan.

Zerbitzua doakoa da eta aukeran dago euskadi.net atarian.

Egia esan 1.024 karakteretako muga hori ere ez da oso erabilgarria gehienontzat. Pentsatu beharko da itzultzaile profesionalentzat izango dela, batez ere, erabilgarri. Auzmendik jakingo du zerbait horretaz.

Bestalde, logikak esaten digu, lehenago behar zuela euskarartik gaztelaniarako itzultzaileak, geure testuak esporta ditzagun beste kulturetara, izan ere Hegoaldeko euskaldun orok ulertzen du gaztelania baina alderantzizkorik ez da gertatzen. Badirudi itzultzailearen premia handiagoa luketela erdaldun elebakarrek, guk baino. Idazten dugun hauxe ulertu ahal izan dezaten, adibidetarako. Baina tira, segur badirela guk ezagutzen ez ditugun arrazoiak egin  duten hurrenkera erabakitzeko.

Doakoa denez, probatzea otu zaigu eta GoogleTraslaterekin alderatzea.

Zenbait esaldi idatzi ditugu gaztelaniaz, bai Jaurlaritzaren itzultzailean, baita Google bilatzailearenean ere. Erabilera horrez gain, Jaurlaritzaren tresnak web orriak ere itzultzen ditu. Jarraian dituzue itzulpenen adibide batzuk:

 

“Si este traductor funciona bien puede ayudar a transcribir entrevistas hechas en castellano.”

  • (EJ) “Itzultzaile honek ondo funtzionatzen badu gaztelaniaz egindako elkarrizketak transkribatzera lagun dezake.”
  • (G) “Hau ez baduzu ondo translator en castellano elkarrizketak transcribing lagundu dezakezu.”

“Próximamente darán a conocer un traductor que permitirá a las personas que no lean en euskera entender por fin textos en nuestra lengua.”

  • (EJ) “Laster jakinaraziko dute testuak azkenik gure hizkuntzan ulertzea euskaraz irakurtzen ez duten pertsonei baimenduko dien itzultzailea.”
  • (G) “Coming soon askatu itzultzaile bat euskaraz irakurri ez zuten pertsonak, azkenik, testuak ulertu, gure hizkuntza aukera emango du.”

“Si en el futuro se generaliza el uso de traductores automáticos, ¿desaparecerán las titulaciones universitarias de traducción?”

  • (EJ) “Etorkizunean itzultzaile automatikoko erabilera arrunt bilakatzen bada, itzulpeneko unibertsitateko tituluak desagertuko dira?”
  • (G) “Itzultzaile automatikoa etorkizuneko erabilera oso hedatuta, unibertsitateko gradu bada ¿itzulpendesagertu?”

“El traductor del Gobierno Vasco es mejor. A pesar de los fallos, supera a Google.”

  • (EJ) “Eusko Jaurlaritzako itzultzailea hobea da. Hutsak gorabehera, Google gainditzen du.”
  • (G) “Eusko Jaurlaritzak itzultzaile hobea da. Porrota, Google baino arren.”

“La siguiente frase es un ejemplo sacado de un recorte de prensa.El funcionamiento del nuevo programa es sencillo. Basta con introducir el texto en castellano que se desee y el sistema facilita la traducción al momento. No obstante, esos párrafos tienen que estar correctamente escritos, es decir, sin faltas de ortografía, con acentos, puntuación, y su estructura debe ser lo más sencilla posible.”

  • (EJ) “Hurrengo esaldia prentsa-murrizketa batetik ateratako adibidea da. Programa berriaren funtzionamendua erraza da. Testua desiratzen den gaztelaniaz sartzea nahikoa da eta sistemak unearen itzulpena errazten du. Hala ere, paragrafo horiek, hots, azentuekin, ortografiarik ezik gabe, kalifikazioarekin, idatzita egon behar dute zuzen, eta bere egiturak ahalik errazena izan behar du.”
  • (G) “Honako esaldi Egunkariko laburketa bat adibide bat da. Programa berri honen funtzionamendua oso erraza da. Besterik gabe, idatzi nahi duzun testua, Gaztelako eta sistemak itzulpen-denbora errazten.Hala ere, paragrafo horiek behar bezala idatzi behar da, hau da, ez Akatsik, azentuak, puntuazio, eta egitura ahalik eta sinplea izan behar.”

Froga hauek egin ostean Eusko Jaurlaritzaren itzultzailea Google-ena baino zuzenagoa dela baieztatu daiteke. Halere, oraindik bide luzea du egiteko.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Gaztelania-Euskara itzultzaileak: Google eta Eusko Jaurlaritza. Zein da hobea?”-ri buruz

  • Tira, zalantzarik ez dago EJ-rena (hau da, gu guztiona guztion diruaz ordaindu dutelako) askoz hobea dela. Baina baditu hobekuntzak egiteke eta ez oso “konplikatuak”. Aproba egizue “Muchas gracias” jarrita edota “Estamos abiertos mañana y tarde”(kar, kar, kar).

  • Iñaki Larrañaga 2012-02-29 15:36

    Facebook-en bolo-bolo dabil beste bat: “Vete a la mierda”- “kakari ikus zakizkio”

  • Baina izn gaitezen errealistak. Nork erabiliko du itzultzaile bat (dela Googlerena, dela EJrena, dela Opentrad)”muchas gracias”, “vete a la mierda” eta antzekoak itzultzeko? Ea la gara pentsatzen jarri behar, bereziki, testu formalagoetan? Eta, alde horretatik, txukun samarra dirudi EJrenak, nahiz eta beti egon beharko duen atean itzultzailea edo aditua emaitza birpasatzeko.

    Atera diren adibideak ondo daude barre batzuk egiteko ondo dago, baina eztabaida serio baterako ez, nik uste.

  • Iñaki Larrañaga 2012-03-02 14:23

    Barre batzuk egiteko idatzi ditut nik adibide xelebre horiek, eta esango nuke Enekok ere baietz 😀 Hortik aurrera, niri nahiko itzultzaile txukuna iruditu zait, lagungarria bederen.

  • Eztabaida honetatik ateratzen da ondorio bat ezen funtzionatzen duela itzulpen memoriekiko asoziazioan, baina, oso txarra dela hizkuntza naturalago baten diskurtso zatiekin. Alegia, itzulpen pseudo-administratibo bat ondo xamar itzuliko luke (euskarak badu corpus-mota hori, baina ez luke balioko mezu elektroniko informal bat itzultzeko.

  • […] aurreko astean zehar aurkeztutako gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa (albistea Sustatun, Zuzeun Google Tranlate itzultzailearekin alderaketa, […]