Gaur gosaldu ditudan elkarrizketak

Mzc3OA==

Igande gutxitan tokatzen da hainbeste elkarrizketa interesgarri paperezko prentsan. Zigordia kaleko kafesnearen 125 zentimoei etekina atera diet gaur goizean, bai horixe. Hona hemen gaur irakurri beharreko lau elkarrizketa:

Berrian, Imanol Muruak Brian Currin nazioarteko bitartekariari egindako elkarrizketa argitaratu dute (Hemen). Goiza hasteko ez da mokadu txarra.

Deian, Julio Anguita politikari komunistari egin diote elkarrizketa (Hemen). Horrelakoek deskubritzen dute, Espainiar Estatuko klase politikoan aurkitzen hain zaila den alde zentzuduna. Gatazkaz hitz egiten du eta autodeterminazioari beldurrik ez diola argitu ere bai.

Garako bi elkarrizketa utziko nituzke postrerako. Batetik Joan Laporta Solidaritat Catalana alderdiko buruari eginikoa (Hemen) eta Txillardegiri eginikoa bestetik (Hemen).

Zapore ona ezta?

Irudia | Prentsa | Marcel Germain | Creative Commons By SA

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Zer duzu buruan “Gaur gosaldu ditudan elkarrizketak”-ri buruz

  • Laportak irabaziz gero independentzia deklaratuko duela esan du! kar kar