Atzerriko film bat ETB 1en!

Gaur, atzerriko film bat ETB 1en!

Gaur, atzerriko film bat ETB 1en!Aurten lehenbiziko aldiz, ETB 1en atzerriko film bat emanen dute gaueko 23:30ak baino lehen.

Aurten, ETBk Euskal Herriko (eta Espainiako?) filmak bultzatu ditu euskarazko katean, eta hori oso ongi dago, baina atzerriko film euskaratuak saboteatu egin ditu, astelehenetan gauerdian emanez.

Gaur, lehenbiziko aldiz, ordutegi egokian emanen du atzerriko film euskaratu bat:

“Hastapena” (Inception); Leonardo DiCapriok parte hartzen du. 22:15ean ETB 1en.

Ea horrela segitzen duen, fikzioa euskaraz ematen, hemen egina eta kanpokoa.

Bidenabar: ETB aurrera, UPN kanpora!

Gaur, atzerriko film bat ETB 1en! Aurten lehenbiziko aldiz, ETB 1en atzerriko film bat emanen dute gaueko 23:30ak baino lehen.

8 pentsamendu “Atzerriko film bat ETB 1en!”-ri buruz

  • Ez dut ongi ulertu. Espainiakoak ere bultzatu ditu? Espainiakoak ez dira atzerrikoak? Euskal Herriko filmak bultzatu ditu espainiarrak direlako?
    Ez zait argi gelditu hemengo eta kanpoko kontu hori.

  • Zoragarri. Iruñerrian ETB 1 bakarrik ikus dezakegu orain, analogikoan bakarrik, eta jatorrizko bertsioa eta euskarazkoa batera, nahasian. Ez da deus ulertzen.

  • Txarlesi:
    Ustez, hau izan da ETB 1en ildoa aurten, euskarazko filmei dagokienez:
    Astelehenetan, 22:00etan, Euskal Herriko filma bat eman, eta ondoren, 24:00ak aldera, atzerriko beste bat.
    Kontua da Euskal Herriko film gisa eman diren edo eman behar dituzten batzuk nire ustez espainiarrak direla. Adibidez, “Eta zu nor zara”: zineman ikusi nuen, eta ongi oroitzen banaiz, gaztelaniaz errodatua dago, dena Madrilen gertatzen da, nahiz eta Donostiako pare bat irudi agertu, eta aktore gehienak (edo ezta bat ere?) ez dira Euskal Herrikoak.

  • Mesedez, has gaitezen gauzak bertsio originalean eta azpititulatuta eskaintzen!!! marrazki bizidunak (one piece, adibidez, japonieraz, eta euskarazko azpitituluekin), filmak, dokumentalak…
    Arras konprobatua dago metodo honek mesede besterik ez duela egiten, atzerriko hizkuntzen ulermena sustatzen da, irakurmenaren zaletasuna bezala.

    • Peru Dulantz 2016-05-19 12:52

      Beraz, ken diezaiogun leku gehiago euskarari beste hizkuntzei emateko. Hori da zure proposamena? Euskaraz ematen zena euskaraz emateari uztea?

    • Azpitituluekin eta bikoiztuak, baina euskaraz eman daitezela.
      Orain ETB filmak gaztelaniara bikoiztuak ematen ari da. iduri du hori ez dela problema, baina film bat euskarara bizkoizturik emanez gero… gerra.

  • Ez, ez… oso ondo iruditzen zait euskaraz ematea. Baina, nik egingo nukeena da aldaketa totala. Zenbat kalitatezko kate publiko sustenga ditzakegu Euskal Herrian?Nik hemen egindako produkzio gehiago nahi ditut (eskemak kentzen, goenkale, el conquis baina euskaraz…). Hor inbertituko nuke, eta hori egitea erdarazko kateen kaltetan bada, ba hala bedi. Behin oinarri eder hori dugularik, pelikula, marrazki eta bestelakoak bertsio originalean euskaraz azpititulatuta. Euskarazko irakurmena sustatzeko gure txikiei. Idealena, digitalean aukera izatea originalean azpitituluekin ala bikoiztua aukeratzeko. Inbertsioa ikuspegi orokor batekin. Horixe nere proposamena.