Gasteizko gotzain berria, aurkezlea eta sare sozialetan trebea

Gasteizko gotzain berria izango da Juan Carlos Elizalde Espinal nafarra. Hala jakinarazi dute zenbait hedabidek.

Gasteizko gotzain berria, aurkezlea eta sare sozialetan trebeaNafarroan egin du bere apaiz ibilbidea Elizaldek, eta gaur egun artzapezpikutzaren kuriako partaidea da. Filosofia ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean, eta teologia Comillas Unibertsitatean ikasi zuen, Madrilen. Iruñeko teologia ikastegiko irakaslea da, eta NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere ari da, zerbitzu erlijiosoen arduradun gisa. Dena den, bere bi ezaugarrik harritu naute: aurkezlea eta sare sozialetan trebea.

Navarra televisión katean saio baten aurkezlea eta gidaria da Elizalde: “Iglesia Navarra”. Gainera, abila omen da sare sozialetan eta gazteekin komunikatzen; 1.300 jarraitzaile ditu Facebooken. Elizaren ileak zuritzen hasiak daudela eta, alternatiba bila ibiliko dira akaso. Bestalde, eta harritzekoa ez den moduan gotzainak ez du euskara menperatzen, ulertzen duen arren.

Ez zait batere argi geratu zein den Elizalderen postura: ETBk esan duenez, batzuen esanetan, bat egiten du Frantzisko aita santuaren politikekin. Beste batzuek diotenez, aldiz, Juan Ignacio Munillaren eta Rouco Varelaren hautagaia zen. Berria egunkariak, berriz, nabarmendu du joera nabarmen kontserbadoreagoko gotzainak jarri dituela eliza katolikoak arduradun.

Jarraian, gotzainaren telebista saioko bideo bat: