Garaikoetxea: “ETArekin bazkaltzen lau orduz egon izan banintz, oroituko nintzateke”

zuzeu.eus-logo7
Bart arratsean Zarauzko Antoniano aretoan hitzaldia eskaini zuen Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak. Bildu koalizioaren ekitaldian, ETArekin bildu izana ukatu zuen, Guardia Zibilak publiko egindako agiriek ziotena gezurtatuz. Esan zuen akats handia dela horrelakoak hedatzea: “Abertzaletasuna indartzea besterik ez dute lortzen.”

Ekaitza bainuontzi batean

6 pentsamendu “Garaikoetxea: “ETArekin bazkaltzen lau orduz egon izan banintz, oroituko nintzateke””-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-05-07 18:29

    Polizia Nacionala (espainiar naziokoa), Guardia Civila, Fiscala eta Estatuko abokatuaren (Espainako estatuko esan nahi baita) ustez, Bilduren zerrendetan doazten independienteak ETAko testaferroak dira, beraz ETAkoak dira. Espainiar Justiziarentzat Herri Batasuna, Euskal Herritarrok, Batasuna, ANV, ASB, D3M, ANV, Herritarren Zerrenda, Jarrai, Haika, Segi eta gogoan ez ditudan beste elkarte politiko edo hautes zerrendetako jendea ETAkoa da. Horiei noizbait ezelako laguntza edo babesa eman diotenak ETAkoak dira, askotan beraiek jakin gabe ere.
    Beraz, Garaikoetxea lista horren barruan kabitzen den edozeinekin batzartu bada, ETAko norbaitekin batzartu da, beraz ETArekin batzartu da. Seguruenik ez GAraikoetxea berak ez eta berarekin bildu zirenek ETAkoak zirela jakin gabe.
    Galdera erreza da, norekin bildu zen Garaikoetxea?

  • Eta bildu izan balitz ere, ZER? Zer da argudio hori? Baina zer ximaur bola da hori milaka eta milaka lagun hauteskundeetatik at uzteko, edozein diktaduratan bezala? “Ez, Karlos Garaikoetxeak zera egin zuen eta…” Eta herri oso bat ezin hautu politiko zehatz baten alde egin bozketan? Baina adarjotze ikaragarri honek ez al dauka mugarik ala zer arraio? Ez al dira PSE, PP edota PSOEko kideak sekula E.T.Arekin bildu? Ez al dute publikoki onartu hauek E.T.Arekin akordio politikoetara heltzeko bildu izan direla? Guardia Civilaren txostenen PATETISMOA gauza bakarrak gainditzen du: Euren trikornio berdin TRAUSKILAK. Izugarria, zer nolako inkonpetentzia mentala eta zer nolako gaitasuna txepelkeriak esan eta esaten jarraitzeko, peritu tonuan gainera. Izugarria.

  • Gari Garaialde 2011-05-07 21:37

    Barkatu Paki, baina ez didazula ulertu uste dut. Neri norekin bildu zen berdin, berdin zait. Nik egin nahi izan dudan gauza bakarra da Guardia Civilak entregatu omen zuen txosten hori testuinguruan jartzea da. GC-ak ez du esan zeinekin bildu zen, Carlos Garaikoetxeak ETArekin bildu zenik ukatu egin du, baina (eta horregatik litzateke interesgarria txosten hori bultzatu duen bileraren berri jakitea) agian ETArekin bildu zela diotenean, Txelui Morenorekin bildu ziren, edo Miren Legorbururekin edo auskalo zeinekin.
    Hortaz gain, nik badakit ETArekin ere biltzen ez badira, honek ez duela sekula amaierarik izango.

  • Pello Andrearriaga 2011-05-07 22:04

    Ez al zen Carod Rovira ETArekin bildu eta akordio batzutara iritxi? Kartzelan sartu ote dute? “kontaminatuta” ote dago bera edo bere alderdia? Ez ote zuen, orain dela egun batzuk, El Pais egunkari manipulatzaileak esan Galizako PPk Batasunaren kontra egindako lege bat erabili zuela bertako alkate-gai baten aurka egiteko? Espainiako momorruak egiten dituzten txostenak gezurrez beteta, gaizki itzuliak, manipulatuta, eta kakaz beteta daudela.

  • Iñakito Garay 2011-05-07 23:11

    Baina zer kristo, ez duzue ezagutzen Escolarren artikulua, Guardia Civilaren itzulpen zerbitzuaren kalitateari buruzkoa? Garaikoetxea lehendaskaria, garaiko presidentearekin nahasten duena? http://www.escolar.net/MT/archives/2011/05/la-guardia-civil-se-vuelve-a-liar-con-el-euskera.html

  • Ez ez, ondo ulertu dizut Gari, eta bat nentorren diozunarekin, guztiz! Zuk zenionaren haritik nindoan ni, zeniona osatzera-edo. Arrazoi osoa duzulako, txepel hauek edozeri deitzen diote ETA. Nioena zen, bai, baina eta GAINERA, bilera bat egin izan balute ZER. Sutan jartzen nauten gauzak horiek direlako, nola egiten dioten barre herri oso bati. Nola desafiatzen duten kilker baten inteligentzia, otutzen zaien lehen LERDOKERIAREKIN, eta nola gainera urduri jarri behar garen, lerdokeriok askotan nahikoa izan direlako jende asko jazartzeko, atxilotzeko, legez kanporatzeko, espetxeratzeko, kikiltzeko, torturatzeko, edozertarako. Eta gainera Iñakitok dioena…Garaiko lehendakaria, ene bada.
    Besterik ez nuen esan nahi, e? Ados diozu(e)narekin!
    ( Pello, ados ere. Ildotik, akordatu naiz nola agertu zen Patxi Zabaleta, (Carod-Roviraren bilera ospetsuen ostean oso oker ez banago), publikoki esanaz bera ere E.T.Arekin bildu zela (apunta ezazu, sarjentu, gazteleraz esan zuen, erraza daukazu!) Alabaina… gutxira heldu zen E.T.Aren gezurtatzea 🙂 Eta bestea zera, ekin eta ekin kasketarekin, baietz bildu zela!
    Izango da ezta Guardia Civilak ere ez diola deus ere sinesten gizon honi. Edo gure amen belaunaldikoek hasperenka aipatzen zuten “Garaiko”ren karisma famatua falta duela, besterik gabe.;)