Garai berriak

Garai berriak

Garai berriak dira, nabarituko zenuen. Donald Trump AEBtako presidente errepublikar hautatuak Putinek zuzendutako hackerren laguntza izan du Etxe Zurira iristeko. Rajoy presidenteak 12 urtez gobernatu nahi du Espainiar Estatuan eta Frantziarrean, aitzitik, ez dago argi nor izango den hurrengo lehen ministroa. Vic herriko errege kabalkadan esteladadun faroltxoak atera dituzte kalera, etorkizuna argitzeko asmoz. Eta, bitartean, hemen, gure esku dago oraindik ere. Euskal Herria ofizialki biolentziarik gabeko gunea deklaratu dugu, non denok eskutik eta armonian bizi baikaren.

Garai berriak

Hori bai, 300 presotik gora dago kartzeletan beren senideetatik urrun eta ETA erakundeak armak utzin nahi ditu, baina, ez diote uzten. Garai berriotan bakea inoiz baino merkeago kotizatzen da merkatuetan. EiTBren audientziek baxu segitzen dute eta etxebizitzen zein gasolinaren prezioak gora egin du. 2016a joan da, eta akitu da berarekin Donostiako kulturaren guatekea, lur gorria utziaz non nahi. Gabonak pasa dira, baina, euskal selekzioaren izenaz ez du inork eztabaidatzen dagoeneko. Abenduko partidura 15.000 pertsona baino ez dira joan eta jokalariek ez dute pankartarik zabaldu joko zelaian. Garai berriak direlako izango da. Ez dakit zu, baina ni inoiz baino zaharragoa sentitzen naiz garaiotan.

Garai berriak

Ekaitza bainuontzi batean