Gaizoak gu!

file_263902_100355.jpg
Frantziako 27 komunikabidetako 3000 kazetari inguruk gutun bat igorri diote Sarkozyri. Bera omen da Konstituziaren bermatzailea eta berari ei dagokio azken denboraldian handitu den gertaerei aurre egitea. Salatu dutenez, zentsurak, presioak eta bestelakoak ez dira falta izan. Annus horribilis izendatu dute azken garai hau. Antza, komunikabideak eskuz-esku ibiltze horrek, interes ezberdinen zerbitzuko egiten ditu kazetariak, epaileak eurekin sartzen dira iturrien eske, zuzenki zentsuratuak izan dira hainbat artikulu, egunkari eta aldizkariak zabor merkantzia bailitzan banatu izan dira… Sarkozy Eliseoan dagoenetik, biderkatu egin ei dira joera horiek guztiak. Zerbait egin behar da. Sinesgarritasuna eta kazetarien lanbide bera ei daude auzitan.

Bi gauza eskatzen dituzte, besteak beste: 1- Komunikazio enpresa, egunkari, irrati, telebista, web eta bestelako bakoitza, izan dadila juridiko babestua bere independentzian. 2- Erredakzio bilerak eduki dezala zeresana zuzendari edo arduradunak izendatzen diren bakoitzean…

Lekutan gaude!

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)