Gabonak, gabonak…

Gabonak

Hilabete baino gehiago falta da. Eta… badakizue zertaz hitz egin dugun gaur? Gabonez! Urtezahar gaueko planaz. Ez genuen ezer hoberik, ez!

Bi aste baino gehiago dira Donostian gabonetako argiak jarri zituztela; Tolosan ere jarriak zeuden gaur… Eta nik, berriz, gabonak gorroto! Gabonak eta gabonetako ospakizun txoro guztiak gorroto; nahiz eta benetan gustatuko litzaidakeen gabonak maitatzea, pelikuletan egin ohi duten lez (guztiz faltsua dela dakidan arren).

Aurten, inoiz baino gogo handiagoa dut urtezahar gaua mendi puntan igarotzekoa, izarrei begira, musika joaz, lagunarte atseginean eta kanpaikadak ahaztuta. Ez dut zein ordutan biziko naizen jakin nahi; berdin zait 2015 edo 2016 izan. Errealitate errutinariotik urrun, gabonak niretzat ere berezi izan daitezen nahi dut…

Aurten ere, zaila ikusten dut plan hori gauzatzea. Izan ere, mundu guztiak duen konpromezu familiarrak kateatuta gauzka; gehienak behintzat. Aurten ere, askok eta askok eman didate ezezkoa; konpromezu familiarrak euren nahien gainetik izatera behartuta dauden askok. Aurten, ordea, berezia izango da. Animatzen?

Gabonak

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!