Fernando Larruquert zinemagilea hil da

Fernando Larruquert zinemagilea hil da

Fernando Larruquert Agirre zinemagilea hil da, 82 urte zituela. “Ama Lur” izan zuen mugarri, Nestor Basterretxearekin batera 1968an zuzendutako filma.
.
 Gaztetatik musikarekiko interesa izan zuen. 1950an Alaiki abesbatza sortu eta zuzendu zuen eta 1959an Irungo Ganbera Abesbatza. Bere lagun Agustin Ibarrola, Nestor Basterretxea eta Jorge Oteiza artistek sentitzen zuten zinemarekiko grina bera zuen. Pasio honek bere lehen filma burutzera bultzatu zuen: “Operación H”. Film hau, Juan Huarte industrialariaren finantziatzioari esker egin zuen Nestor Basterretxearekin batera. Lan honen ondoren, Fernandok eta Nestorrek Frontera Films Irun S.A ekoiztetxea sortu zuten haien filmak burutu ahal izateko. Aldi berean, Fernandok hainbat produkziotan hartu zuen parte, muntatzaile eta argazki zuzendari gisa. 1990.hamarraldiaren hasieratik, zinema mundua utzi zuen behin betiko Irunen daukan argazki dendan lan egiteko”. Honela aurkezten du Euskadiko Filmategiak Fernando Larruquert, 1934an Irunen jaiotako zinema zuzendari eta argazkilaria.
.

Ordu eta erdiko film bat eta bi elkarrizketa

Orain bi urte, 2014ko maiatzaren 19an, Zeluloidea blogeko lagunek Larruquert elkarrizketatu zuten (bertatik hartua da azalerako argazkia), “Ama Lur” filmeari buruz egiten ari ziren lan akademikorako.
.

Mikel Letamendik, Julen Madinabeitiak, Garikoitz Riverak eta Iñaki Tenak, goiko estekan duzuen lanaren egileek, “Ama Lur” filmeari buruz hitz egiteko, Carlos Roldan Larreta ere elkarrizketatu zuten gainera, Euskal zinemaren ikerlaria baita.
.
Miel Anjel Elustondo kazetariak, bere aldetik, Argia aldizkariarentzako elkarrizketatu zuen Fernando Larruquert, 2009ko irail partean.
.

.

“Ama Lur” (1968) dokumentala, sarean ikusgai

‘Euskal zinea’ deiturikoaren hastapenak izen bat du: “Ama Lur”. 1968ko dokumentala da, Basterretxea eta Larruquert artisten eskulan paregabea. Euskaldunak munduan egoteko duten modua erakutsi nahi zuen, Francoren diktaduraren itzalean. Oraintxe bertan ere ikus dezakezu, doan. Nola ikusten zuten Euskal Herria 1968an bi artista handik?Fernando Larruquert zinemagilea hil da

Estetika zaindua, muntaia berezia, edukiz mamitsua, olerki bisuala zenbaitentzat. Nortasun handiko dokumentala da Ama Lur, euskal ikus-entzunezkoen ernamuina izateaz gain. “Gaur egun ezinezkoa litzateke beste ‘Ama Lur’ bat egitea”, esana du Basterretxea berak, obraren testuingurua historiko zehatza kontuan hartuta. Zentzuraren galbahetik pasa zen “Ama Lur”, gauzak erakutsi gabe adieraziz. Diru-bilketa herrikoi bati esker eskuratu zuen finantziazioa, diru-laguntzarik ez baitzen artean (ezta Jaurlaritzarik ere noski!).

1968ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen “Ama Lur”, oztopo andana gaindituta. Emanaldi hartan izan zirenek zirraraz oroitzen dute proiekzioa, poliziz lepo zegoen areto batean. Euskal Herri folklorikotik haratagoko mezu politikoa zukutzeko nahi ikaragarria zegoen.

Youtube-n ere eskegi dute dokumentala. Irudi eta soinuen kalitatea ez da zinemakoa, ezta DVDkoa ere. Halere, ordu eta 40 minutuko Ama Lur gutxienez birritan ikusteko filma denez, lehen kontakturako aukera ona ematen du sareko bertsioak.

.

J. Uriak ZUZEUn, 2013ko maiatzaren 21ean….

.

.

Fernando Larruquert, filmografia eta sariak

1963 Operación H (Zuzendari laguntzailea)
1964 Pelotari (Zuzendaritza)
1968 Ama Lur (Zuzendaritza/Gidoia/Muntaia)
1969 Doñana (Muntaia)
1971 Usisumbue (no molesten) (Muntaia)
1972 Navarra agreste (Muntaia)
1974 Mauritius, llave del Indico (Muntaia)
1974 Las encantadas (Muntaia)
1976 Marismas en la Mancha (Muntaia)
1978 Irrintzi (Muntaia)
1979 Euskal Herri-Musika (Zuzendaritza/Gidoia/Muntaia)
1980 Ikusmena (Muntaia)
1981 Agur Everest – Namasté, Chamo Longmu (Zuzendaritza/Argazkilaritza/Gidoia/Muntaia)
1982 Oinkadak denboran II (Argazkilaritza)
1985 Manaslu (Muntaia)
1985 Errugabeen isiltasuna (Muntaia)
1985 Mar adentro (Doc) (Muntaia)
1986 Hautsi zure marka (Kamera)
1989 Mintaka (Muntaia)
“Pelotari” filmak Zilarrezko Domina (1964an), “Ama Lur” filmak Conde de Foxa Saria (1968an) eta “Namasté, Chamo Longmu – Agur Everest” filmak Film Luze Dokumentalari Sari Nagusia jaso zuen (1981ean); hirurak Bilboko ZINEBI jaialdian.
.
1962an Fernando Larruquertek Frantziako Kultura Merituaren Urrezko Domina jaso zuen, eta 1995ean, Argizaiola Saria, besteak beste Nestor Basterretxea eta Euskal Filmotekarekin batera, euskal zinemaren ordezkari legez.
Fernando Larruquert zinemagilea hil da Fernando Larruquert zinemagilea hil da Fernando Larruquert zinemagilea hil da Fernando Larruquert zinemagilea hil da Fernando Larruquert zinemagilea hil da
ama lur, Fernando Larruquert, heriotza, zinema

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude