Familientzako doako tailerrak larunbatero

20-aurkezpena-copia

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Martxoan hasi eta Ekaina amaiera bitartean larunbat arratsaldero antolatzen dituen familientzako doako ekintzetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi du.

Honela, 6tik 12 urte bitarteko haurrak eta hauen familiak gonbidatzen ditu filme dibertigarri eta aldi berean didaktikoa ikustera. Noiz? datorren larunbatean, maiatzaren 30a arratsaldeko 16:30tan hasita 19:00ak bitarte. Izen emateko deitu 943 889900 telefonora edo idatzi mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbide elektronikora.

Bestetik, “MUSEO EGUNA 20 URTEZ” argazki erakusketa Maiatzaren 31a bitarte egongo dela ikusgai jakinarazi nahi dugu Zumalakarregi Museotik. Bertan, museoak aurten bete dituen 20 urteetan zehar nazioarteko museoen eguna gurekin ospatu dutenen argazkiak ikus daitezke. Atzera begiratzeko tarte bat hartu eta zergatik ez, gure buruaz barre pixkat egiteko tartetxoa hartzera gonbidatzen ditugu Ormaiztegiarrak bereziki, beraiek baitira erakusketako protagonista.

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.