Eztabaida bizi-bizia hondakinen kudeaketari buruz

usrb

Une honetan atez ateko sistema aitzindaria da, eta itxaropena piztu du jendearengan, zaborren arazoak konponbiderik baduela erakutsi duelako, gure osasuna arriskuan jarriko duen inolako erraustegirik gabe. Nola gertatu da hau, ordea? Badira faktore batzuk:

1. Usurbilgo herritarrek egin duten ahalegina, Usurbilgo Udalarekin eta San Markoseko Mankomunitatearekin batera. Lortu dituzten emaitzak ikusgarriak dira, lehenengo hilabetean %76a birziklatzea lortu bazuten ere, orain %80tik gora ari baitira. Jakinmina piztu du honek guztiak.
2. Erraustegiaren aurkako jarrera zabaldua Gipuzkoa osoan.
3. Gipuzkoarren eta, bereziki, San Markoseko Mankomunitatearen eremuko biztanleen jarrera positiboa birziklatzearen alde.

Eztabaida bizi-bizi zabaltzen ari dela ikusteko, nahikoa da hemen, hemen, hemen, hemen, hemen, eta, zabalago, hemen, klikatzea, mota guztietako iritziak ezagutzeko. Datozen hilabeteetan eztabaidaren bolumenak gora egingo du, seguruenik, San Markoseko Mankomunitateak azken asteotan egin duen kanpaina sendoak Usurbilgo atez ateko datuak jakitera emateko bazterrak harrotu dituelako, eta horrek erreakzio bat izango duelako, batetik; eta, bestetik, beste herri batzuk hasiko direlako atez atekoa ezartzen. Jakiteko dago oraindik San Markoseko Mankomunitatetik kanpoko beste mankomunitate batzuek zer egingo duten, baina nabarmena da mankomunitate horiek atez atekoaren egingo balute, horrek gauzak beste leku batera eramango lituzkeela Gipuzkoari dagokionean.

Nago atez atekoa bultzatzen ari direnen inteligentzia estrategikoa ondo funtzionatzen ari dela, oro har, baina Usurbilgo etapa gaindituta, mugimendu berriak behar direla pentsatzen det.

atez ate, erraustegia, hondakinak, usurbil

Komunikazio eta marketinean aditua, publizitatea, harreman publikoak, on-line komunikazioa eta antzeko gaien senide guztiak bizi dira bere teilatuan

Zer duzu buruan “Eztabaida bizi-bizia hondakinen kudeaketari buruz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude