Ezkongai euskaldunek ez dute euskaraz hitz egiten

Bihotza, Flickr
Bihotza, Flickr

Gaztelera aukeratu dugu besterik ezean, baina webgunearen helburua ingeles hutsean azaldu zaigu. Txoko horrek, mundu osoko euskaldun ezkongabeak elkartzea du xede, distantziak gaindituz. Bestelako ezkongaien webgune batetik haratago euskaldunen txoko baten beharra omen dago.

Ikurrina topatu dugu eta webgune guztia gorriz, berdez eta zuriz jantzita dago. Baina zeri deitzen diote ordea euskaldun, euskara-dun ez bada?

Tira, exotikoa dela behintzat ezin ukatu. Bilbo, Donostia, Iruña, eta inguruko herrietako ezkongaiez gain, Oregoneko (EEBB), Carolinako (EEBB) edota Dublineko “euskal ezkongaiak” ere topatu baititugu.

Euskaldunak ez omen dute ligatzen. Euskara albo batera utzita, errazagoa izatea espero al dute?

ezkongai
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude