Ezin gasa piztu

Ezin gasa piztu

Aste honetan honako informazioa zabaldu du Gara egunkariak: “Nafarroan garestitu dira gehien prezioak azaroan, abenduarekin alderatuta: %0,7, INE estatistika institutu espainolak emandako datuen arabera. Bizkaian %0,5 hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI); Araban hamarren bat gutxiago eta Gipuzkoan izan da igoerarik apalena, %0,1. Urte arteko inflazio tasari dagokionez, herrialde guztietan gora egin du. Ezin gasa piztuHala, iazko azarotik %0,9 egin du gora inflazioak Nafarroan eta Bizkaian, eta %0,6 Gipuzkoan eta Araban. INEren arabera, oinarrizko jakiek gora egin dute eta erregaien prezioak, aldiz, merkatu egin dira“.

Azken esaldia bereziki adierazgarria da. Oinarrizko jakiek dute BEZ txikiena, baina erregaia baino gehiago igo da. Supermerkatu handietan ordaindu eta eskuratzen denaren artean distantzia handia dago, kalitate-prezio balantzari dagokionez; tokiko elikagaietan ez, normalean. Dena den, guztia igo da, eta langabetuaren eta langile prekarioaren sakelan nabaritzen da, langile gehientsuenen patrikan notatzen den bezala. Langileoi dagokigunez, behin Lizarraldeko artzain batekin izandako elkarrizketa kontatu nahi nizueke. Berak tokiko produktuak erostearen aldeko diskurtso garbian ziharduen, eta nik arrapostu: “bai, baina hilean 900-1000€ inguruko diru sarrerak dauzkan norbaiti ezin diozu hori eskatu, ez da zilegi, tokiko produktuak bestelakoak baino arras garestiagoak baitira”. Bere erantzunak ikuspuntu aldaketa eskaini zidan: “nik ez dut kantitatea eskatzen, proportzioa baizik”. Kontatzen aritu zitzaidan etxe gehienetan, duela bizpahiru belaunaldi, sartzen zen diruaren zati handiena oinarrizko beharretara bideratzen zela: jakiak, arropak, etxea eta berau berotzea… Proportzioa asko aldatu da azken hamarkadetan. Gutxi duten askok gutxiago gastatzen dute, noski, baina proportzioak mantenduz: dezente arropan, ugari aparatu elektronikoetan, oporretan… Dena delakoa, eta elikatzeari huskeria bat dedikatzen zaio, ehuneko txiki bat.

Grafiko honek AEB-etako datuak erakusten ditu, baina hemen geziaren beherakada ere bizia dela jakiteko ez dago azterketa beharrik. Ardatz bertikalean bere gurasoak baino diru gehiago irabazten duten seme-alaben proportzioa ageri da, eta behean jaio ziren urtea. Ba hori.

Ezin gasa piztu

Oinarrizko gastuetan, bai duela bizpahiru belaunaldi eta bai gaur, etxea dago. “Errenterian, Parke kaleko 12. zenbakia hustu egin du Segurtasun Sailak, leherketa eragiteko arriskuagatik. Behe-barruko etxe batetik gizonezko bat ateratzera joan dira, hari etxea kentzeko, baina hark ez dela aterako eta gasa irekiz leherketa eragingo duela mehatxu egin du”.

Ni sinetsita nago gizon horrek ez zuela amore eman. Gasa moztuko zioten; prezioak ikusita ez zait batere harritzen.

Ezin gasa piztu