Ez dut fitsik entenditzen

file_251715_80832.jpg

Bistan da ni ez naizela hemengoa. Bayrouk (%18,57) esan du berak ez diola botorik emango Sarkozyri. Le Pen-ek (%10,44) bereei eskatu die ez emateko botorik Sarkozyri. Partidu Sozialistatik ezkerreragoko alde guztiek ( %13,95) Royalentzat eskatu dute botoa… eta, hala ere, gaur argitaratzen diren hiru sondeotan, hauteskunde eguna baino bi egun lehenago, Sarkozy da faboritoa.

+TNS-Sofres-ek RTL, LCI eta Le Figarorentzat egindakoan, Sarkozyk %54,5 eta Royalek % 45,5

+CSA-Cisco-k Le Parisien/I-TELE-rentzat eginikoan: Sarkozyk % 53 eta Royalek %47

+ Ipsos eta Dell-ek SFR eta Le Point-entzat egindakoan: Sarkozyk %53 eta Royalek %47

Konklusioa, edo baten bat dabil gezurretan, edo nik ez dakit kontatzen. Edo biak.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Ez dut fitsik entenditzen”-ri buruz

  • Kontua da sondeo horiek nork egin dituen, eta ez ote duten Sarkozyren hautagaitza babestu nahi.

    Erakunde independenteak (!!) badira sondeoen egile, guk ere, gure xumean, ez dugu piperrik entenditzen.

    http://taperware.mundua.com/

  • Mes ami(e)s, Liberationetik atera ditut nik datuok. Ez dut uste LibĂ© Sarkozyren alde dabilenik.

  • Gauza da jendearen boto emateko irizpide lausoa.
    Le Pen-i emandako boto asko sozialista izango dira orain, beste batzuk sarkozyarrak (eta abstentzioaren kontsignari zenbatek egingo dio kasu?).
    Bayrou-ren diputatu asko Sarkorekin daude, botoemaile gehienak bezala.
    Nork ziurtatzen du lehen itzulian emandako botoak errepikatuko direnik, bi hautagai nagusienak barne?
    Ez dago gezurrik, ezta kontatzeko arazorik ere. Demokrazioa hauetako biztanleen printzipio ahulen kontua da, nire ustez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude