Euspot lehiaketan parte hartu duten 34 spotak ikusgai

Euspot lehiaketa n parte hartu duten 34 spotak ikusgai

2012 urtean sortu zuten Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak  eta Arteman Komunikazioak Euspot euskarazko spot lehiaketa.

Lehiaketaren helburua euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Antolatzaileen asmoa da aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea.

Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Legazpi, Lazkao, Gasteiz, Arrasate, Asteasu, Zestoa, Tolosa, Aramaio… 34 lan jaso ditugu guztira; eskerrik asko guztioi!

Spot guztiak ikusgai dituzue www.euspot.eus webgunean. Publikoaren botoa jasotzeko epea eta maiatzaren 3an, asteartea (eguerdiko 12:00etan) amaituko da.

Sartu, ikusi eta eman zure botoa!

 Euspot lehiaketa n parte hartu duten 34 spotak ikusgai

2016KO EDIZIOAREN GAI NAGUSIA:

TURISMOA ERAKARRI GIPUZKOA BARNEALDERA

Euspot lehiaketa n parte hartu duten 34 spotak ikusgai

Helburu nagusia: Gipuzkoa barnealdeko bailarek sekulako aukera turistikoak eskaintzen dituzte, kostaldekoek beste. Iragarkiak nabarmendu beharko ditu barnealdeak turismorako eskaintzen dituen aukerak, paisaia-multzoak eta kultura egitasmoak.
Zeharkako helburu: turismoaren arloan, Gipuzkoan lurralde oreka sustatzea.
Targeta: Euskal Herriko gainerako lurraldeetako biztanleak. Alegia, barne kontsumora bideratutako iragarkia izango da.
Fokoa: barneko turismoak eskaini ditzakeen esperientziatan oinarritutako spota izan beharko da. Ardatz izan daitezke pertsonak, ohiturak (jaiak, folklorea…), paisaia-multzoak (bailara bat herri bat, txoko bat…)…

Nola iragarri 20-30 segundoko spot batean Gipuzkoako barnealdea?

Euspot lehiaketa n parte hartu duten 34 spotak ikusgai