EuskoTrenen Durangoko egoitza berria kolokan dago

Argazkia: Euskal Trenbide Sarea
Argazkia: Euskal Trenbide Sarea

Eusko Jaurlaritzak Durangoko Udalari jakinarazi dionez, baliteke Zaha Hadidek EuskoTrenen egoitza berria izan dadin diseinatutako proiektua bertan behera geratzea. Gobernu Taldeak jakinarazi duenez, Udaleko teknikoei eman diete horren berri. Instituzionalki ez digute jakinarazpenik helarazi, azaldu dute udal arduradunek.

Beste bide batetik ere azaleratu dute aukera hori: Aralarrek Jaurlaritzari idatziz bidalitako galdera sortan, horietako batean galdetu zuten hain proiektu handia Durango erdian kokatzea egokia ote den, 400 aparkaleku inguru bakarrik aurreikusi dituztela kontuan hartuta; Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak emandako erantzuna honako hau izan da: “EuskoTrenen eta Euskal Trenbide Sarearen egoitzak hor kokatzeko aukerari buruz, gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko zaila kontuan izanda, erabaki bat hartu baino lehenago horri buruzko gogoeta egiten ari gara”.

EAJk osatutako Gobernu Taldeak obrak egiten jarraitzeko eskatuko dio Jaurlaritzari. Durangoko garapen ekonomiko eta turistikorako egitasmo hori “oso garrantzitsua” dela adierazi dute.

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria