Euskarari nola eutsi diosku Mattin Irigoien behenafarrak

Nahi nuke Nafarroa Garaiko eta Euskal Autonomi Elkarteko kultur kontseilariek ikustea bertoko bideo laburrok. Behe Nafarroan, Hegokoan bezain egoera kezkagarria dugu euskarari gagozkiola. Konponbideak behar direnez gero, euskaltzale batzuk hasi dira gogoeta eta proposamenak plazaratzen, kontseilari politikoen zain egon barik. Euskararen egoera oso ondo marrazten du Mattin Irigoienek, Nafarroa Behereko Garaziri dagokionez eta historian barna murgilduz.
Honako hiru bideo hauek Mattin Irigoien idazle eta euskaltzaleak Bilboko Plaza Barrian eginiko mintzaldian grabatu ditut. Oso gai inportantea euskararen transmisiorako jorratu du Irigoien behenafarrak. Euskara kinka larrian da maleruski, Unesco erakundeak txosten batean gogoratu digun bezala. Txepetx-en teorien aplikatzea du aipu Irigoien idazle eta formatzaileak. Mendebalde Kultura Alkarteak eginiko XIII. jardunaldietan izan da da Mattin Irigoien idazlearen mintzaldia. Bideo bakoitza 8 minutu ingurukoa da eta goitik behera ikusi behar.


euskara, Mendebalde, nafarroa

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude