Euskara sozialisten tunel beltzean zehar

Euskara espainolen preso - galtzagorri_mendietan
Euskara espainolen preso - galtzagorri_mendietan

Eusko Jaurlaritzak euskara irakaskuntza hizkuntza garrantzitsuena zela bermatzen zuen dekretua baliogabetu du. Euskal Autonomi Erkidegoko azken boletin ofizialean agertu da, dekretu hau ezabatzeko agindua. Erkidegoko auzitegiak, pasa den ekainean, denbora batez baliogabetu zituen euskarari garrantzia handiena ematen zieten dekretuak. Eta auzitegiak esandakoa berretsiz aldaketa hau ofizial egin du Gasteizko gobernuak.

Patxi Lopezen gobernuaren hitzetan, bi hizkuntzen arteko “bizikidetza egokia” bilatzen da neurri honen bitartez. Lehenago egiten ziren “inposaketen” gainetik, bilinguismo “bateratzailea” lortzea bilatuko omen du Lakuak. “Hizkuntza bat bestearen gainetik ipintzea errealitatearen distortsioa litzateke.”

Badirudi, apurka, kareta kentzen doala PSE. Euskararen normalkuntzaren bidean, beti bezala, harriak ipintzen hasi dira nazionalista espainolak. Hortan datza PP-PSE akordioak. Seguru euskararen dekretua aldatzeko ideia ere bi alderdiek sinatu zuten dokumentuetan agertzen dela. Baina zorionez, lau urte besterik ez du iraungo tunel beltz honek. Ezta?

Euskal Herria, euskara, hezkuntza, hizketan, iritzia, PP, PSE
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Euskara sozialisten tunel beltzean zehar”-ri buruz

  • Ahaleginek egin behar ditugu lau urte baina lehenago Jaurlaritzatik kentzeko. Ontzat hartzen badugu egindako putxerazoa, lau urte ez, betirako geratuko dira.

  • Kataluniako sozialistek ez zuten hori aldatuko, euskara hizkuntza nazional nagusia dela aldarrikatuko zuten. Azken finean, Kataluniako PSOEkideak lehen-lehenik katalanak dira… eta katalanaren alde egiten dukete. Hemen, ikusiko dugu noraino helduko den hizkuntza politika. Hala ere, gogora dezagun Mendebaldeko Nafarroan eta Goi Nafarroan ere euskara hizkuntza diglosikoa dela. Hamaika ikusteko jaioak gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude