Euskara, poltsikoan dugun intxaurra. Elkarlana, mamia zabaltzeko giltza.

koloretako intxaurrak_elkarlanaEuskara da denok poltsikoan dugun intxaurra. Irekitzeko modu asko dago bai, baina errezena, goxoena eta eraginkorrena elkarren ondoan jarri eta… krask! mamiaz gozatzeko gertu egongo gara, euskaraz gozatzeko.

Euskarak ahal beste intxaur behar ditu, kolore, forma eta ideologia ezberdinetakoak, denok dugu gure alea poltsikoan, Aiaraldean 25.000 ditugu. www.aiaraldea.com web guneak intxaur guzti horiek elkarlanean jartzea proposatzen du, den denak euskarari bide berriak irekitzeko, mamia zabaltzeko… Eta horretan ari gara, euskalgintzarekin, instituzioekin… eta aurki etorriko diren elkarlan dinamika berriekin. Zure intxaurra zabaltzeko gertu?